17:11

Politika

Aberri egunaren ostean

Sortu: 'Elkarbizitza bultzatzen duten diskurtsoek ez dute etorkizunik'

Erredakzioa

Prentsa oharra kaleratu du Sortuk, eta EAJk Aberri Egunean esandakoak izan ditu hizpide.

  • Aberri Eguna 2014 EFE

    Iñigo Urkullu eta Andoni Ortuzar Aberri Egunean. Argazkia: EFe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Alderdi Jeltzaleak Aberri egunean egindako hitzaldia hizpide izan du Sortuk. “Estatu espainiarrarekin elkarbizitza sustatzearen aldeko diskurtsoek etorkizunik gabeko egoeran uzten dute gure herria”, adierazi du.

Prentsa oharra kaleratu du alderdi abertzaleak eta EAJren hitzak izan ditu hizpide. Sorturen aburuz, “azpimarragarria da EAJk Espainiarekin elkarbizitza sustatzearen alde egitea, eta hein berean, ezker abertzalearen aurka aritzea”.

“EAJ herri honen aldeko apustu irmoa egitearen beldur da, bere hegemonia eta zentraltasuna ukituak gerta daitezkeelakoan”, dio oharrean Sortuk. “Nahiago du Espainiako indar estatalekin elkarbizitza eta akordioak bultzatu eta erdietsi, eta ezker abertzalearen aurkako diskurtsoa egin”, gaineratu du.

Sorturen aburuz, “Estatu espainiarra estatu ez demokratikoa da Euskal Herriarentzat”. “Espainiaren agendan ukazioa eta inposizioarekin jarraitzea ez den bestelako eredurik ez da jasotzen”, azpimarratu du.

Aldebakartasunean oinarritutako euskal bidearen aldeko apustua nabarmendu du Sortuk, “soilik horrela lortu ahal izango baita aurrera egitea eta eszenario berrietara heltzea, egun aurrean dauden hesi gaindiezinen gainetik”.

EAJri ere zuzendu zaio Sortu. “Prozesu demokratikoaren alde gauden guztien eskutik bidea egiteko hautuari heltzeko garaia da”, esan dio.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena