11:16

Politika

Katalunia

ANC: 'Independentzia lortzea Konstituzioa aldatzea baino errazagoa da'

Erredakzioa

Carme Forcadell Kataluniako Batzar Nazionaleko presidentearen ustez, "ezinezkoa" da Estatu federala ezartzea, aukera horrek baitu behar adina babes.

  • Carme Forcadell. Argazkia: EiTB.

    Carme Forcadell. Argazkia: EiTB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Carme Forcadell Kataluniako Batzar Nazionaleko (ANC) presidenteak uste du errazagoa dela Kataluniaren independentzia lortzea, Espainian Estatu federala ezartzeko Konstituzioan egin beharreko erreforma abiatzea baino. Izan ere, erreformak ez dauka behar den adina, eta bai, ordea, independentziak, Forcadellen esanetan.

EFE agentziarekin izandako elkarrizketa batean esan duenez, "independentzia lortzea errazagoa da, katalanen borondatea, besterik behar ez duelako. Eta gero eta gehiago dira bere Estatua propioa nahi dutenak".

Alfredo Pérez Rubalcaba PSOEren liderrak proposatu duena bezalako erreformaren gainean, berriz, esan du, "hain da zaila, bideragarria ere ez da. Eta ez da bideragarria” -zehaztu du- “Kongresuaren bi herenen baiezkoa behar duelako aurrera egiteko, eta PP ez dago ados. Hortaz, ez du behar adina babes. Baina gainera, ezin dugu ziurtatu PSOEren barruan ere estatu federala bultzatzeko adostasunik egongo den. Gainera, bi alderdi horiek ez dute onartzen katalanen erabakitzeko eskubidea ".

PSOEren federalismo simetrikoarekin, aldaketarik ez

Forcadellen arabera, “PSOEk defendatzen duen federalismo simetriko horrek, ‘denek berdin’ premisaren azpian, ‘kafea guztientzat’ filosofiari eustea dakar”. Beraz, “ez litzateke uniformizazio prozesua etengo, eta Katalunia behartuta egongo litzateke, berdin-berdin, independentzia bilatzera, bere nortasuna gordetzeko ".

Ikuspegi horren aurrean, ANCren presidenteak uste du azaroaren 9ko galdeketan "bai eta bai" aukerak irabaziko duela (bai, Katalunia Estatu izateari; eta bai, Estatu hori independente izateari).  Forcadellen iritziz, "bai" eta "ez" aukerak gizarte katalanean babes txikia du (bai, Estatu propioa izateari, baina ez, independentziari). "Jendeak uste du aukera horrekin denak berdin jarraituko lukeela, Estatuaren aldetik ez baitago Kataluniak onartzeko moduko proposamen federalik ".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena