Politika
Aberri Eguna
Erredakzioa
Sortu, EA, Alternatiba, Aralar eta Abertzaleen Batasuna alderdiek "garailerik eta garaiturik gabeko bakea" babestu dute.
Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea gauzatzeko eta Europan nazio burujabea lortzeko lan egingo dutela adierazi dute Sortu, EA, Aralar, Alternatiba eta Abertzaleen Batasuna alderdiek. Halaber, "irabazlerik eta galtzailerik gabeko bakea" babestu dute.
Aipaturiko alderdi politikoek Aberri Egunaren bezperan Larresoron antolatu duten ekitaldian parte hartu dute, "Euskal Herrian erabaki, Zazpiak bat" lelopean. Anita Lopepek (Sortu) eta Rebeka Uberak (Aralar) hitz egin dute ekitaldi politikoan.
Ekitaldia hasi aurretik, "anbiguetate eta hitz hutsen gainetik, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea gauzatzeko" lan egingo dutela nabarmendu du Rebeka Uberak. Halaber, Euskal Herria Europako eta munduko nazio burujabea izan dadin lortzeko, euskal bidea bultzatuko dutela adierazi du. Bestalde, euskara lurralde guztietan ofizial izango duen Euskal Herri baten alde egin du.
Irabazlerik eta galtzailerik gabeko bakea babestu du, eta gizarte justizian oinarritutako eredu ekonomikoa eraikitzearen alde agertu da.
Bihar Iruñean
Sortuk, EAk, Aralarrek, Alternatibak eta Abertzaleen Batasunak "Euskal Herrian erabaki. Zazpiak bat!" goiburuarekin ospatuko dute 2014ko Aberri Eguna. Bost alderdiak igandean Iruñean bilduko dira Aberri Eguna ospatzeko.
Independentistak Sarearen ekitaldiekin bat egingo dute Sortuk, EAk, Aralarrek, Alternatibak eta Abertzaleen Batasunak. Egun osoko egitaraua izango da. Eguerdiko 12:00etan martxa egingo dute, Golem zinema-aretoen kanpoaldean hasi eta Sarasate pasealekuraino. Ondoren, ekitaldi politikoa egingo dute han, eta ospakizunak segida izango du egun osoan: herri-bazkaria Anaitasuna kiroldegian, eta "Indefesta" arratsalde eta gauean, Iruñeko Alde Zaharrean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa