12:15

Politika

Apirilaren 20an

EAJk erabakitzeko eskubidea aldarrikatuko du aurtengo Aberri Egunean

Erredakzioa

'Euskadi Europara Begira' da aurtengo leloa, gaur egun "euskal herritarrok -nortasuna- aitortzea bilatzen dugulako". Ekitaldi nagusia Bilboko Plaza Barrian izango da, igandean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EAJk Euskadin "bakea iraunkortzea" eta, horrela, "hiritarren erabakiak beste mugarik izango ez duen subjektu politikoa sustatzea" aldarrikatuko du apirilaren 20an 2014ko Aberri Egunean. Gainera, "Estatu espainiarrak eta frantsesak egun ukatzen duten aitortzea eta herrigintza" Europan erdiestea bilatuko dute jeltzaleek.

Pilar Garcia de Salazar EBBko idazkaria eta Xabier Agirre ABBko presidenteak aurkeztu dituzte 2014ko Aberri Eguneko ekitaldiak, Gasteizko Ama Birgina zuriko Plazan. Aurkezpenean, Ramiro Gonzalez eta Gorka Urtaran Batzar Nagusietarako eta Gasteizko Udalerako hautagai nagusiak ere, urrenez urren, izan dira.

Azaldu dutenez, 2014rako aukeratutako leloa 'Euskadi Europara Begira' da, egun 'euskal herritarrok Espainiako eta Frantziako Estatuek ukatzen diguten aitortzea eta herrigintza bilatzen dugulako".

Horren ildotik, defendatu dutenez, Aberri Eguna "ez da inoren kontrako ekitaldia, ezta identitateen arteko talka", baizik eta "nazio baten, euskal nazioaren, aitortzea da; herritarren gehiengo zabal baten borondate demokratikoaren bidez esparru juridiko eta politikoa modu askean lortu nahi duena".

Hori dela eta, Euskadiko herritarrei bakea eta askatasuna izateko eskubidea aldarrikatzeko deia egin die, ikurriña, "identifikatzen gaituen sinboloa", kalera aterata; horrela, "herrialde berri bat, gizarte berri bat, non denok  adierazpen eta erabakitzeko askatasuna izango dugun (giza eskubideak errespetatuz eta haien babespean) eraikitzeko borondatea erakutsiz".

Ekitaldi politiko nagusia apirilaren 20an egingo dute, Bilboko Plaza Barrian, 11:30ean. Bertan, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Andoni Ortuzar EBBren presidenteak parte hartuko dute. Gainera, Izaskun Bilbao Europako Hauteskundeetarako EAJren hautagai nagusia eta Jean Tellechea EAJ-PNB Ipar Euskal Herriko hautagai nagusia ere bertan izango dira.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena