Politika
'Euskadi pregunta'
Erredakzioa
Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak 25 euskal herritarren galderei erantzun die ETB-2ko 'Euskadi Pregunta' saioan. Hona hemen itaunen zerrenda.
Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia, Euskadi pregunta saioan. Argazkia: eitb.com
25 euskal herritarrek Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiari zuzenean galdetzeko aukera izan dute ETB-2ko 'Euskadi pregunta' saioan. Hona hemen Lopezek erantzun dituen 25 galderak:
1.- Iñaki Ramos (56 urte. Ermua. Langabea)
Noraino iristeko prest zaudete Bildurekin, bizikidetzagatik?
2.- Asier Rufo (21 urte. Errenteria. Ikaslea)
Espainiako Gobernuak bake prozesuak eskatzen zuena egin du?
3.- Sergio Rodriguez (20 urte. Ortuella. Ikaslea)
Euskadi hobeto zegoen zeuk presidentetza utzi zenuenean hartzean baino?
4.- Jon Gonzalez (21 urte. Gasteiz Ikaslea)
Zer deritzozu politikoen inputazioei buruz?
5.- Alex Cerdeño (60 urte. Basauri. Langabea)
Aldundiak Gobernuaren ordezkaritzetan bilakatuta aurreztu ahal izango genuke?
6.- Gloria Soto (Bilbo. Etxekoandrea)
Herritarren ongizatea politikoen interesen gainetik gailentzeko gai izango zarete?
7.- Juan Manuel Lorenzo (44 urte. Pasaia Antxo. Biltegizaina)
Zeinek agintzen du, bankariak ala politikoek?
8.- Ieltxu Armendariz (29 urte. Bilbo. Langabea)
Nola baloratzen duzu Ertzaintzaren jokaera, besteak beste, Iñigo Cabacasen eta Kutxutzaren kasuan?
9.- Begoña Leguina (45 urte. Bilbo. Langabea)
Osasunaren gastuan eta euskararen promozioaren artean, zerekin geratuko zinateke?
10.- Maribel Corral (69 urte. Bilbo. Etxekoandrea)
Lehendakari izateko izendapen ekonomikorik geratzen zaizu?
11.- Loli Martin (52 urte. Irun. Segurtasun-begiralea)
Etxegabetzeak ekiditeko zergatik ez zuen legerik egin zure alderdiak?
12.- Gurutze Maleta (53 urte. Bilbo. Zaindaria)
Zein da udaletarako zure proposamena?
13.- Manolo Martin (60 urte. Zizurkil. Etxekoandrea)
Zer egingo zenuke zeuk, prestatuta dagoen horrenbeste gazte Espainiatik irten beharrik ez izateko?
14.- Chastelino Osono (34 urte. Gasteiz. Azanea Afrika Elkarteko presidentea)
Zein da zure ibilbide-orria immigraziorako?
15.- Jose Romero (44 urte. Bilbo. Langabea)
Partekatutako zaintza zergatik ez da aplikatzen?
16.- Elvira Sanchez (80 urte. Bilbo. Erretiroduna)
Politikoek zergatik pentsatzen dute herrialdea eurena dela?
17.- Jose Maria Halcon (38 urte. Irun. Autonomoa)
Zer egingo zenuke autonomoen egoera ekonomikoa hobetzeko?
18- Feli Goñi (63 urte. Zizurkil. Etxekoandrea)
Osasunean zergatik ez dira murrizten itxaron-zerrendak?
19.- Alaitz Pedruzo (20 urte. Gasteiz. Ikaslea)
Lehendakariek EAEko bi hizkuntza ofizialak jakin beharko lituzkete?
20.- Belen Gonzalez (43 urte. Irun. Langabea)
Zergatik murriztu dira langabeentzako formazio-kurtsoentzako plazak?
21.- Marta Ferrero (39 urte. Bilbo. Erizaina)
Nola igo daiteke herritar bakoitzeko erizain kopurua?
22.- Silvia Correas (Bilbo. Informatikoa)
Zer esan dezakezu politikoek ospea galdu izanari buruz?
23.- Patxi Gomez (50 urte. Gasteiz. Enpresaria)
Ekintzaileek aurre egin beharreko zailtasunak zeintzuk diren badakizu?
24.- Richard Irazusta (55 urte. Hendaia. Hezkuntza Zentro bateko zuzendaria)
Zer deritzozu Iparraldean sozialisten eta abertzaleen artean lortutako akordioei buruz?
25.- Angel Etxeberria (Iruña)
Zein gaitasun du PSEk erabakiak hartzeko PSOErekin alderatuta?
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa