Politika
Terrorismoaren biktimak
Erredakzioa
Aintzane Ezenarro Txema Urkijoren ordezko izendatuta, lehendakariak "gatazkaren teoriarekin bat" egin duela adierazi du Euskadiko Biktimen Kolektiboak.
Consuelo Ordóoñez Coviteko bozeramailea. Artxiboko irudia: EFE
Jonan Fernandez kargutik kendu, eta Joseba Arregi EAJko militante ohia Bake eta Bizikidetza idazkari nagusi izendatzea eskatu dio Euskadiko Biktimen Kolektiboak (Covite) Iñigo Urkullu lehendakariari.
2004an EAJ utzi ostean, Arregik terrorismoaren biktimak irmo defendatu ditu. Era berean, euskal politikan aldaketa bat gertatzea eta boterean txandakatzea eskatu du.
Aintzane Ezenarro Aralarreko legebiltzarkide ohia Txema Urkijo Bake eta Elkaribizitza Idazkaritzako aholkulari ohiaren ordezko izendatuta lehendakariak "gatazkaren teoriarekin bat" egin duela adierazi du Covitek agiri batean.
"Argilunak"
Biktimen aldarrikapenekin "bat egiten" duen lantaldea eskatu du Covitek. Urkijoren kudeaketaren eta Ezenarroren izendapenaren "argi-ilun kezkagarriak" ikusten ditu.
"Batasunari keinuak egiteko lehentasuna duen arduradun batek ez ditu memoria, justizia eta duintasuna jarriko aurretik Bake eta Bizikidetza Idazkaritzan", esan du Covitek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa