13:08

Politika

Biktimak

Urkulluren arabera, biktimen arreta zerbitzua indartu dute

Erredakzioa

Ezenarroren eta Ullibarriaranaren izendapenari dagokionez, euren "sentsibilitatea, konpromisoa eta ibilbidea" azpimarratu ditu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi du "nabarmen hobetu" dela biktimenganako arreta, eta neurri berriak iragarri ditu alor horretan, "biktimei entzuteko eta euren eskariei erantzuteko" komunikazio programa bat, besteak beste.

Gorka Maneiro UPyDren legebiltzarkideak egindako galdera baten harira, lehendakariak eskatu du biktimak ez erabiltzeko "erasorako argudio gisa", eta Bake eta Elkarbizitza lantaldean lan egiteko deia egin die alderdi guztiei.

Ildo horretatik, alderdiek biktimekin izan dezaketen "keinu onena" lantalde horretan "espiritu eraikitzailearekin" parte hartzea izango litzatekeela azpimarratu du Urkulluk.

Eusko Jaurlaritzak Aintzano Ezenarroren eta Enrique Ullibarriarana biktimen arretarako aholkulari berri izendatu ostean egin ditu lehendakariak adierazpenok. Urkulluk azpimarratu du arlo horretan "sentsibilitatea, konpromisoa eta ibilbidea" dutela, eta hobetzeko egin dituztela egindako aldaketak.

Biktimekiko "keinurik ez" izateagatik jaso dituen kritiken aurrean, "keinuak egitea da errazena eta konpromisorik eskatzen ez duena" esan du Urkulluk. "Biktima askok esan digute ez dutela keinuen politika babesten" azpimarratu du, eta harago joan behar dela deritzo.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena