14:17

Politika

Polemika

Eguiguren: 'ETArekin hobeto bizi ginela esatea ergelkeria da'

Erredakzioa

Jesus Eguiguren PSE-EEko presidenteari ez zaio axola hitzak neurtu ez zituela onartzea. Hitz horiek Madrilgo eremu jakin batzuei buruz esan zituela azaldu du.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jesus Eguiguren PSE-EEren presidenteak esan duenez, "ETArekin hobeto bizi ginela esatea ergelkeria da". Esandakoarekin, "Madrilgo eremu jakin batzuez ari nintzen", gaineratu du.

Euskal Herria, por un nuevo nacionalismo, vasquismo y navarrismo liburua aurkeztu du PSE-EEko presidenteak, asteazken honetan, Donostian. Vicente Zaragueta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide eta Gipuzkoako Ozeanografoen Elkarteko presidenteak lagundu dio aurkezpenean; hark egin du liburuaren hitzaurrea.

Aurkezpen ekitaldia baliatu du egunotan bere adierazpenen harira egin dizkioten kritikei erantzuteko: "Ez dut esan Espainian ETArekin hobeto bizi zirenik. Madrilgo eremu jakin batzuez ari nintzen. Nik Espainiak bakea izan dezan lan egin dut, eta ni naiz espainiarretako bat". Horrez gain, hitzak neurtu ez zituela onartzea axola ez zaiola esan du Eguigurenek.

Hala ere, bere adierazpenek Alfredo Perez-Rubalcaba PSOEren idazkari nagusiari kalte egin izana deitoratu du eta "mindu" egiten duela esan du.

En el acto, ha denunciado, además, que existe una campaña contra él y ha criticado "la cobardía" de "los servidores de la derecha española" que han encontrado en él "al gañán al que pueden humillar".

Ekitaldian, bere aurkako kanpaina martxan jarri dutela ere salatu du PSE-EEko presidenteak eta "Espainiako eskuinak burua makurtzeko astakirten galanta topatu du nirekin", esan du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena