13:52

Politika

Kataluniako galdeketa

Duran: 'Konstituzioaren erreforma irtenbide bat izan liteke'

Erredakzioa

Espainiako Gobernuaren eta PSOEren artean dagoeneko negoziazioak izatea espero du Josep Antoni Duran Lleida CIUko Kongresuko bozeramaileak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Gobernuaren eta PSOEren artean dagoeneko negoziazioak izatea espero du Josep Antoni Duran Lleida CIUko Kongresuko bozeramaileak. "Izan ere, negoziaketak daudenean, gauzak  adosteko prest egon behar gara".

Konstituzioaren erreforma "irtenbide bat" izan litekeela adierazi du, baina Duran Lleidak ez luke "aldaketa handirik egingo", beste batzuk proposamenak egiteko "tentazioa" izan dezaketelako, tartean Estatuaren itxura, elizaren papera edota eskubide berriak aldarrikatzeko.

Kataluniako gaia aitortuko lukeen xedapen bat onartzea bide bat izan litekeela gaineratu du, beste xedapen batzuk Euskadi, Nafarroako edota Kanarien egoeraz hitz egiten duten modura.

"Bide guztiak uztartu behar ditugu, irtenbidea bilatu behar da eta, azkenik, herritarrei galdetu beharko diegu. Bestela, arazoa den zerbait modu faltsuan itxiko genuke", esan du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena