12:18

Politika

Elkarrizketa Euskadi Irratian

Almunia: 'Europaren lehentasuna Ukraina eta krisia dira, ez Katalunia'

Erredakzioa

Europar Batzordeko presidenteordeak azaldu duenez, Katalunia independente bat Europatik kanpo geldituko litzateke, baita eurotik ere.

  • Joaquin Almunia Europar Batzordeko presidenteordea. Argazkia: EiTB

    Joaquin Almunia Europar Batzordeko presidenteordea. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Joaquin Almunia Europar Batzordeko presidenteordeak azaldu duenez, "Europaren lehentasuna Ukraina eta krisia dira, ez Katalunia".

Almuniaren esanetan, Europan auzi honi ez diote egunero-egunero egiten kontu. Europa uneotan, politikan, Ukraina da benetan arduratzen duena. Hori da kezka nagusia, egoera ekonomikoarekin batera, noski.

Euskadi Irratian eskainitako elkarrizketa batean, EBko presidenteordeak esan du: "Arazoaren mamiaz hitz egin beharra dago. Alde baten eta bestearen argudioak entzun. Katalunian galdeketa egin nahi dutenen argudioa eta, nire moduan pentsatzen dutenena, galdeketa hori ez dela kabitzen Konstituzioaren markoan, baaina badaudela sakoneko arrazoiak. Horiek dira jendeari axola zaizkionak, horretaz jardun behar dugu, eta argudio juridikoarekin ez dugu konponduko".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena