23:51

Politika

Kongresuaren ezezkoa eta gero

Artur Mas: 'Galdutako aukera da'

Erredakzioa

Kataluniako Generalitateko presidenteak adierazpen instituzionala egin du Kataluniako telebista eta irrati publikoan eta Kongresuan arratsaldean izan den eztabaida baloratu du.

0:44
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Artur Mas Kataluniako Generalitateko presidenteak baieztatu duenez, "Espainiako Kongresuak galdeketa atzera bota izana galdutako aukera bat da". "Ez da bukaera, bideak jarraituko du eta Gorteek ez dute kataluniarren ahotsa isilaraziko", azpimarratu du.

Adierazpen instituzionala egin du Masek Kataluniako telebista eta irrati publikoan eta Kongresuan arratsaldean izan den eztabaida baloratu du. Kongresuak baztertu egin du Kataluniako galdeketaren proposamena.

Masek 23:00k aldera egin du agerraldia Generalitatearen egoitzan, Kongresuak kontsultaren eskumena Kataluniari emateari uko egin eta minutu gutxira.

"Premiaz egindako balorazio batean", Masek esan du "aukera bat galdu" dela gaur, "Estatu mailako alderdiek eta Espainiako Gobernuak ez digutelako eskua eman nahi izan".

"Hala ere, ezetza jaso arren, gure eskuak luzatuta jarraitzen du; Kataluniako alderdien eta erakundeen eskuak luzatuta jarraitzen du", azpimarratu du Masek.

Buruzagi kataluniarraren arabera, Kongresuan hitz egin duten Kataluniako Parlamentuko ordezkariak "Kataluniako herriak espero zuen moduan" hitz egin dute, bai eduki aldetik, bai forma aldetik. Baina "falta zena borondate politikoa zen", Masen ustez; izan ere, PP, PSOE eta UPyD "Kataluniako herriak botoa ematearen beldur" direla salatu du.

Baina Kataluniako presidenteak argi adierazi du, "Kataluniako herriari", Espainiari eta nazioarteari igorritako mezuan, ez dela "bidearen amaiera", eta bideak "jarraitu" egingo duela.

"Kontsulta egin ahal izateko testuinguru legala bilatuko dugu", adierazi du Masek, Parlamentuak ziurrenik uda aurretik onartuko duen kontsulta legeari erreferentzia eginez.

Masen arabera, "Kataluniako herriaren ahotsa ezin du Kongresuak isilarazi".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena