18:01

Politika

Frantzia

Frantziako eskualdeak erdira murriztea proposatu du Vallsek

Erredakzioa

Departamendu Kontseiluak kendu nahi ditu, tokiko politikaren estruktura erreforma baten baitan.

1:11
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Manuel Valls Frantziako lehen ministro berriak eskualdeak erdira murriztea eta Departamendu Kontseiluak kentzea proposatu du astearte honetan, tokiko politikaren estruktura erreforma baten baitan.

Joan den astean izendatu zuten Valls Frantziako lehen ministro berria, eta astelehen honetan bere Gobernu-programa aurkeztu du Frantziako Asanblea Nazionalean. Agerraldi horretan, eskualdeen fusioa proposatu du, zenbatekoa erdira jaisteko. Eskualdeek beraiek fusioa adosten ez badute Gobernuak egitura berria aurkeztuko du 2017ko urtarrilaren 1ea¡n

Egun, 22 metropoli-eskualde ditu Frantziak eta beste bost itsasoz bestaldean.

Asanblea Nazionalaren aurrean egin duen lehen hitzaldian, enpresentzako murrizketa fiskalak iragarri ditu Vallsek eta gastu publikoa gutxitzeko murrizketa programa aurkeztu du. Azpimarratu duenez, "Parisek Europar Batasunarekin aurrekontuen arloan dituen konpromisoak errespetatuko ditu eta austeritatea baztertuko du".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena