Politika
Egigurenen adierazpenak
Erredakzioa
'Zoritxarreko' zenbait adierazpenetan 'huts egin' badu ere 'askatasunaren defentsan egindako lana nabarmendu behar diogu', esan du.
Patxi López gaurko prentsaurrekoan. EFE.
PSE-EEko idazkari nagusiak, Patxi López, Jesus Egigurenek bere 'zoritxarreko zenbait adierazpenetako batzuekin 'huts egin' duela baieztatu du. Hala ere, askatasunaren defentsan bere ibilbide osoan zehar egindako lana nabarmendu nahi izan du eta PSE-EEko lehendakari bezala jarraituko duela esan du.
Lopezek gai hau gaur ospatu duten Euskadiko Batzorde Betearazlearen Koordinazio bileran ez dutela aipatu adierazi du eta Egigurenen iritzia 'PSEk partekatzen ez dituen iritzi pertsonalak' direla aipatu du.
'Bere esaldietako batzuk lekuz kanpo egon dira eta baztertu egiten ditugu zentzu horretan', esan du Patxi Lopezek. 'Jesus Egigurenek ez du arrazoia baina bere bizitza osoa askatasunaren defentsari eskaini dio eta horregatik oraingoan oker aritu dela esateko askatasuna dugu, eta hori da egin duguna'., gaineratu du.
Egigurenek PSE-EEko lehendakari bezala jarraituko duen galdetu diotenean baiezkoa erantzun du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa