Politika
Diputatuen Kongresuan
Erredakzioa
Artur Mas ez da Madrilera joango. Osoko bilkura gaur egingo dute, 16:00etatik aurrera, Diputatuen Kongresuan.
Albisteak (4)
Sei orduko osoko bilkura egingo dute astearte honetan Madrilgo Kongresuan, Kataluniako herri-galdeketari 'ezetz' esateko: PPko, PSOEko, UPyDko eta UPNko ordezkariek Kataluniari galdeketa egin ahal izateko eskumena ematearen aurka bozkatuko dutela iragarri dute jada.
Saioa 16:00etan hasiko da, eta eitb.com-ek zuzenean jarraituko du. Hauek dira osoko bilkura jarraitzeko gakoak.
Artur Mas ez da bertan izango
Gonbidatuen artean, Kataluniako Parlamentuko diputatu ugari izango dira Madrilen. Besteak beste, Oriol Junqueras (ERC), Pere Navarro (PSC) eta Alicia Sanchez-Camacho (PP) egongo dira Kongresuan. Artur Mas Kataluniako presidentea, baina, ez da Madrilera joango.
Kontsultaren aurkako jarrera
Kongresuko Bozeramaileen Batzordeak adostuta, bilkura 16:00etan abiatuko da, eta, hasteko, eztabaidaren hasiera iragarri, eta Gobernuak kontsultaren aurka hitzartutako testua irakurriko dute. Kataluniak ezin duela bere kabuz bere etorkizuna erabaki, eta erreferenduma "espekulatiboa" bakarrik izango dela esango du bertan Gobernuak. Ignacio Gil-Lazaro PPko ordezkariak irakurriko du kontsultaren aurkako testua.
Nork defendatuko du?
Ondoren, Kataluniako Parlamentuak izendatutako ordezkariek defendatuko dute proposamena: Jordi Turull (CIU), Marta Rovira (ERC) eta Joan Herrera (ICV). Ordezkari bakoitzak hamar minutu izango ditu proposamena babesteko.
Erantzuna emateko txandan, Parlamentuko ordezkariek 15na minutu izango dituzte, eta Kongresuko taldeek, berriz, hamarna.
Ez da kontrako txanda izango
CiU, ERC eta ICV alderdiek ez dute jasotzen dituzten erantzunei erantzuteko txandarik izango, Kongresuan alderdi parlamentario moduan erregistratutako kopiak babesteko.
Oposizioaren txanda
Oposizioko alderdiek handienetik txikienera hartuko dute parte; beraz, PSOE hasiko da. Sozialisten izenean, Alfredo Perez Rubalcabak hitz egingo du. Ondoren, CiU (Josep Antoni Duran i Lleida), Ezker Anitza (ICVko Joan Coscubiela diputatuak ordezkatuko du), UPyD (Rosa Díez), EAJ (Aitor Esteban) eta Talde Mistoko ordezkariek hartuko dute hitza. Amaitzeko, Alfonso Alonso Talde Popularreko ordezkariak hitz egingo du.
Gobernuak nahi duenean parte hartu ahal izango du, eta ez du amaierara arte itxarongo. 'Ibarretxe Plana' eztabaidatu zutenean, Jose Luis Rodríguez Zapaterok bilkuraren hasieran erantzun zion lehendakariari.
Amaieran, bozketa
Sei orduko eztabaidaren ondoren, bozketa egingo dute. Kataluniako Parlamentuko ordezkariek hemiziklotik kanpo egon beharko dute orduan.
Ezker Anitza, CIU, EAJ, BNG, ERC eta Talde Mistoko Amaiur eta Geroa Bai alderdietako diputatuek kontsultaren aldeko botoa emango dute, baina gainerako guztiek kontra bozkatuko dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa