13:14

Politika

Gasteiz

Urkijo kargutik kendu osteko kritikak 'bidegabeak' direla dio Urkulluk

Erredakzioa

Lehendakariaren esanetan, "zenbait alderdi politiko biktimen kontua interes politikoekin erabiltzen ari dira".

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Urkullu lehendakariaren ustean, "erabat bidegabeak" dira Txema Urkijo biktimen alorreko Jaurlaritzako aholkulari ohiak egindako kritikak, eta berretsi egin du berak eta Jaurlaritzak biktimekiko "erabateko konpromisoa" dutela.

Lehendakariaren esanetan, gainera, "zenbait alderdi politiko biktimen kontua interes politikoekin erabiltzen ari dira".

Horrela erantzun die Urkulluk orain dela gutxira arte Eusko Jaurlaritzaren kolaboratzaile izandakoak, Txema Urkijok, egindako adierazpenei. Izan ere, Urkijok, kargutik kendu ostean, Gasteizko Gobernuak ETAren biktimekiko “keinu aipagarri eta adierazgarririk ez izatea” salatu zuen.

Gasteizko Ariznabarra kiroldegian hedabideen aurrean egindako adierazpenetan, lehendakariak berretsi du berak zein Eusko Jaurlaritzak biktimekiko "erabateko konpromisoa" dutela.

Lehendakariak gaineratu du "entzundako kritikak bidegabeak" direla, eta "penagarritzat" jo du Jaurlaritzaren Biktimen Arretarako Bulegoak egindako lana "aintzat ez hartzea".

"Bakea eta bizikidetza lantzeko talde bat sortu nuen, bakea eta bizikidetza lantzeko idazkari orokor bat dago, biktima eta giza eskubideen zuzendari bat. Urkijo aholkulari bat izan da. Aholkulari horrek lan metodologiarekin ez du bat egin, eta hori izan da arrazoi bakarra", esan du Urkulluk.

Horrez gain, lehendakariak adierazi du tristura ematen diola "alderdi politiko batzuek gai hau nora eraman nahi duten ikustea, gai administratibo hutsa izanda”, eta kargugabetuak hasieratik hala aitortu zuela gogoratu du. "Ez du zerikusirik Jaurlaritzak biktimekiko duen konpromiso irmoarekin".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena