Politika
Eusko Legebiltzarra
Erredakzioa
Koalizio abertzaleak autogobernuari buruzko lantaldean nahi dituen agerraldiak jakinarazi ditu. Besteak beste, Alex Salmond eta Artur Mas ere deitu ditu.
Albisteak (2)
EH Bilduk autogobernuari buruzko lantaldean agerraldia egiteko deituko dituen pertsonen zerrenda aurkeztu du ostiral honetan.
Besteak beste, Alex Salmond Eskoziako ministro nagusia, Artur Mas Kataluniako Generalitateko presidentea, Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia eta Arnaldo Otegi ezker abertzaleku buruzagia deitu nahi ditu koalizio abertzaleak, Laura Mintegi bozeramaileak iragarri duenez.
Lantaldea hilaren 9an batzartuko da, Eusko Legebiltzarrean, eta taldeek lan metodologiak proposatuko dituzte. Hori horrela, agerraldiak ekaina eta abendua artean egitea proposatu du EH Bilduk, harrezkero Euskadiren estatusa erreformatzeko proposamen zehatzen inguruan eztabaidatzen hasteko.
Koalizio abertzaleak honakoak ere deitu ditu: Carme Forcadell Kataluniako Asanblea Nazionaleko (ANC) presidentea, Daniel Turp Quebeceko politikaria eta Ainhoa Larrañaga (komunikazioa) eta Koldo Saratxaga (enpresa) adituak.
Arnaldo Otegiri dagokionez, epaileak erabaki beharko du lantaldean agerraldia egin dezakeen, buruzagi abertzalea espetxean baitago.
Mintegiren esanetan, zerrenda honetako pertsona "gehienak" dagoeneko agertu dira lantaldean hitz egiteko prest.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa