Politika
Frantzia
Erredakzioa
Gobernuaren lehen bileran hartu dute erabakia. Datorren asteartean izango da bozketa.
Manuel Vallsek gidatu du Frantziako Gobernuaren lehen bilera. Argazkia: EFE
Albisteak (3)
François Hollandek aste honetan izendatu duen Frantziako Gobernu berriak, Manuel Vallsek gidatuta, gaur egin du lehen Ministro Kontseilua. Lehen bilera honetan, Gobernu berria Asanblea Nazionalaren konfidantzazko botora aurkeztea erabaki du Manuel Vallsek, gobernuko iturriek adierazi dutenez. Datorren astearteartean izango da bozketa.
"Astearte arratsaldean lehen ministroak politika orokorreko hitzaldia egingo du eta konfidantzazko bozketa izango da", aurreratu du Stéphane Le Foll Nekazaritza ministroak.
Hasieran aurreikusitakoaren arabera, konfidantza bozketa eta Francois Hollande presidenteak bultzatutako "ardura-hitzarmenari" buruzko bozketa batera egingo ziren. Hitzarmen horretan enpresei lan-zergak murriztea aurriekusten da, eta ezkerreko hainbat kide aurka agertu dira.
Legebiltzarra Gobernu berriaren eta Vallsek aurrera eramango duen politikaren alde agertuz gero, erreforma onartu egingo da, bigarren bozketa egiteko beharrik gabe.
Lehen bilera
16 ministrok osatutako taldean zortzi gizonezko eta zortzi emakumezko daude. Jean-Marc Ayrault lenen ministroak kudeatu zuenak erakutsitako koordinazio falta saihestea izango da Gobernu berriaren helburuetariko bat.
Gobernu honetan bi aurpegi berri daude: Ségolène Royal, Ekologia Ministerioko burua, eta François Rebsamen, Enplegu Ministeriokoa.
Ekonomia Ministerioak bi zuzendari izango ditu: Arnaud Montebourg, Ekonomia eta Industria Ministerioko burua, eta Michel Sapin, Finantza ministroa.
Alderdi Sozialistak azken udal hauteskundeetan izandako emaitza kaskarrek eraginda berritu du Hollandek Gobernua.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa