Politika
Urkijoren kargugabetzea
Erredakzioa
Bestalde, Borja Semper Legebiltzarreko PPko bozeramailearen ustez, Urkijok "politika eta kudeaketa akatsa" egin zuen karta ez ematean.
Idoia Mendia PSEko legebiltzarkidea. EFE
Idoia Mendia PSEko bozeramaileak Eusko Jaurlaritzak Txema Urkijo kargutik kendu izana deitoratu du. "Urte askotan terrorismoaren biktimei bere konpromisoa eta dedikazioa erakutsi die", nabarmendu du.
Iñigo Urkullu lehendakariak Txema Urkijo Biktimen Arretarako Bake eta Bizikidetzako Idazkaritza Nagusiaren Aholkularia kargutik kentzea erabaki du, azken horrek ETAko preso baten karta bat biktima bati eman ez diola aitortu ostean.
Ohar batean, PSEk azaldu duenez: "Geure herrialdean zuzenean terrorismoaren erasoa bizi izan dutenek lortu duten aitorpen soziala eta instituzionala ez da ulertzen Txema Urkijok garatutako lanarik gabe, Maixabel Lasaren zuzendaritzapean eta Jaime Arreseren laguntzapean.
Semper: 'Urkulluk Urkijoren akatsa aprobetxatu du paretik kentzeko'
Borja Semper Eusko Legebiltzarreko PPko bozeramaileak asteazken honetan esan duenez, Txema Urkijoren "akatsa" biktima bati zuzendutako ETAko preso baten karta ez ematean "lehendakariak aprobetxatu du" gaur arte Bake eta Bizikidetzako euskal Idazkaritzako koordinatzailea "paretik kentzeko".
Lehendakaritzatik jakitera eman dutenez, "erabaki honen arrazoiak oinarritzen dira Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiaren lan amankomuneko metodologiaren ezaugarri izan behar direnetan, eta orain arte berauen irakurketan eta gauzatzean egiaztatu diren ezberdintasunetan".
Gasteizen emandako prentsaurrekoan, Semperren hitzetan, Urkijok "politika eta kudeaketa akatsa" egin zuen karta ez ematean. Halaber, Iñigo Urkullu lehendakariak hori "aprobetxatu" egin duela adierazi du, "Jonan Fernandezekin alderatuta jarrera ezberdinak dituen pertsona paretik kentzeko".
"Lehendakariak Jonan Fernandezen jarrera politikoaren alde egin du, Txema Urkijok defendatzen duena, aurreko Gobernu sozialistatik gertukoagoa, kaltetuz", azaldu du PPko bozeramaileak.
Urkijoren irteerarekin Eusko Jaurlaritzak "aniztasuna eta egoerari buruzko ikuspegi zabala galtzea" deitoratu du Semperrek.
Maixabel Lasa: 'Biktimek nor jarriko den eurekin harremanetan galdetzen dute orain'
Maixabel Lasa ETAk hil zuen Juan Maria Jauregui Gipuzkoako gobernadore zibilaren alargunaren ustez, Txema Urkijoren kargugabetzea "ikaragarria" da, eta biktima batzuek orain norjarriko den eurekin harremanetan galdetzen dutela adierazi du.
Lasa hamaika urtez Eusko Jaurlaritzako Biktimen Arreta-Bulegoaren zuzendaria izan da, eta, Txema Urkijorekin batera lan egin du ia hamarkada batean; Iñigo Urkullu lehendakarariaren erabakia deitoratu du.
"Orain biktimak Eusko Jaurlaritzarengatik umezurtz sentitzen dira, Txema Urkijo zelako eurekin harremana zuen pertsona bakarra", nabarmendu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa