Politika
Erabakitzeko eskubidea
Kataluniako Gobernua sendotu egin dute Konstituzionalaren ondorioek
Erredakzioa
Francesc Homsek, Presidentziako consellerra eta Governeko bozeramailea, adierazi duenez erabakiak Generalitatat aurretik aurkeztutako argumentuen alde egiten du.
-
Francesc Homs. EFE.
Generalitat-aren zerbitzu juridikoek Auzitegi Konstituzionalaren erabakiari buruz hedatu duten txostenak, Kataluniako parlamentuaren burujabetasunaren adierazpena bertan behera uzten zuena, Kataluniak bere etorkizuna erabakitzeko duen eskubidearen alde egiten duela adierazi du.
Txosten horren ondorioak aztertu eta gero 'legediari kasu eginda azaroaren 9ko kontsulta antolatzea posible dela' adierazi du Francesc Homsek, Presidentziako consellerra eta Governeko bozeramailea.
Generalitat-ak egindako txostenak Auzitegi Nazionala Kataluniako parlamentuan habian jarritako erabakiaren inguruan ez zela adierazi behar dioela esan du Homs-ek. Eta Konstituzionalaren ondorioek 'espero ez genituen' oinarriak adierazten dituela esan du Generalitat-ak kontsultaren ingurua zituen argumentuak babesten dituelako.
'Argumentuak bagenituen ere erabakitzeko eskubidea Konstituzioan dagoela adireazten duen Auzitegi Konstituzionalaren epaia falta zitzaigun', adireazi du.
Homsek Alderdi Popularreko gobernua 'hausnarketa' egitera gonbidatu du Auzitegi Konstituzionalaren erabakiak gobernu zentralaren asmoak kontuan hartu ez dituelako eta 'Espainiar Gobernuko hainbat kideren suhurtasunak harritu egiten duela' gaineratu du 'konstituzionala zer den eta zer ez den esaten dutenean' Auzitegi Konstituzionalaren arabera 'oker dabiltzalako'.