15:44

Politika

Polemika

Kepa Pikabearen gutunari buruzko azalpenak eskatu ditu Urkulluk

Erredakzioa

Bakegintzarako eta Bizikidetzarako Idazkaritzako koordinatzaileak ETBri azaldu dionez, polemika Kepa Pikabea presoak Miguel Angel Madariaga guardia zibilari zuzendutako gutun bakarrak eragin du.

  • Iñiko Urkullu lehendakaria. EITB.

    Iñiko Urkullu lehendakaria. EITB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Urkullu lehendakariak azalpenak eskatu dizkio Bakegintzarako eta Bizikidetzarako Idazkaritzako koordinatzaileari, Txema Urkijo, Covitek presoen gutunak ezkutatzeagatik egindako salaketagatik.

Euskal Herriko Terrorismoaren Biktimen Elkarteak, Covite, Txema Urkijoren dimisioa eskatu zuen joan den astean urtebetez presoek ETAko biktimei zuzendutako gutunak izkutatzeagatik, azkena 2012ko ekainekoa.

Josu Erkorekak emandako prentsaurrekoan azaldu duenez lehendakariak azalpenak eskatu ditu kontu hau argitzeko eta egungo gobernuak auzi honetaz ezer ez zekiela argitu du Jaurlaritzako bozeramaileak, gertakariak aurreko gobernua zegoen bitartean izan baitziren. Salaketa baieztatuz gero 'nabarmena' eta 'kargu publiko baten kudeaketa baloratzeko' garrantzitsua izango dela adierazi du.

Bakegintzarako eta Bizikidetzarako Idazkaritzako koordinatzaileak ETBri azaldu dionez, polemika Kepa Pikabea presoak Miguel Angel Madariaga guardia zibilari zuzendutako gutun bakarrak eragin du. Biktimari helarazi behar zitzaion baloratzeko konpromisoa Urkijok berak hartu zuen zuhurtziaren bermea kontuan izanda.

Egoera egokiena ez zela erabaki zuen Urkijok, gutuna komunikabideetan argitaratzea nahi ez zuelako, eta ez bidaltzea erabaki zuen. "Kepa Pikabearen, gutunaren arduradun bakarraren, aginduei jarraituz hartu nuen erabakia", azaldu du Urkijok Twitter sare sozialean.

Coviteren salaketa

Coviteren salaketa kolektibo honetako biktima bat, Miguel Angel Madariaga Guardia Zibil ohia, Arabako kartzela batean Kepa Pikabea presoarekin elkarrizketatu ostean gauzatu zen. Madariagak kartzelara bidali zizkion gutunen erantzunen inguruan galdetu zion Pikabeari eta honek Bakegintzarako eta Bizikidetzarako Idazkaritzako ordezkariaren bitartez erantzun ziola esan zion. Hala ere gutun horiek ez zitzaizkion Madariagari iritsi eta gutunen kokalekuari buruzko kezkak sortu ziren.

Txema Urkijok urte eta erdiz gutun horiek biktimari ezkutatu izana onartu du Coviteren esanetan 'zuhurtasun' kontuak argudiatuz.

Hala ere Covitek Eusko Jaurlaritzako ordezkariak 'egiaren eta konponbidearen gainetik jokatuaz zentsuratzaile batek bezala jokatu duela' adierazi du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena