13:59

Politika

Agurain

EH Bildu: 'Badago alternatiba pobrezia sortzen duen ereduaren aurrean'

Erredakzioa

Permachen arabera, krisialdia gainditzen ari garela esaten badute ere, "errealitatea oso bestelakoa da, eta milaka eta milaka langabe zenbatu daitezke Euskal Herrian!.

  • Joseba Permach, herri arabarrean egindako ekitaldian. Irudia: EFE

    Joseba Permach, herri arabarrean egindako ekitaldian. Irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Joseba Permach EH Bilduko ordezkariak defendatu egin du Euskal Herrian "hainbeste pobrezia sorrarazten duen" eredu ekonomikoaren aurrean bestelako eredu bat aplikatzea.

Permachek EH Bilduk Agurain herri arabarrean antolatutako garapen eredu alternatiboei buruzko jardunaldi batean egin ditu adierazpenok. Jardunaldion helburua egungo egoera ekonomiko eta sozial larriaren aurrean alternatiboen inguruan sakontzea da.

Berton, ehun pertsona inguruk parte hartu dute, besteak beste, zenbait zinegotzik eta adituk.

Atsedenaldian, Permachek hedabideen aurrean azaldu duenez, nahiz eta askok susperraldia hasi dela eta krisialdia gainditzen ari dela saldu arren, "errealitatea oso bestelakoa da eta milaka eta milaka langabe zenbatu daitezke Euskal Herrian".

Horren aurrean, "alternatiba" badagoela esan du Permachek eta "hainbeste pobrezia sorrarazten duen eredu ekonomikoa eraldatzea posible da".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena