Politika
Egitasmoa
Erredakzioa
Francisco Etxeberria forenseak zuzenduko du lantaldea. 1960 eta 2010 urteen bitartean torturak Euskadin izan duen eragina aztertuko dituzte.
Albisteak (3)
Eusko Jaurlaritzak 1960 eta 2010 urteen bitartean Euskadin izandako tortura kasuen ikerketa "ofiziala" egingo du. Francisco Etxeberriak zuzenduko du taldea.
Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak eta Francisco Etxeberriak EHU-n Auzitegiko Medikuntza irakasle eta Kriminologiaren Euskal Institutuko kideak, iragarri dute ekimena. Bake eta Bizikidetza Planaren seigarren ekimenari –Torturari buruzko ikerketa eta ekintzak- hasiera emateko lehen urratsa da hau.
Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak azterlan honen zuzendaritza zientifikoa enkargatu dio Francisco Etxeberriari. Azterlanak Kriminologiaren Euskal Institutuaren babesa izango du. Fenomeno horrek "50 urtetan izan duen benetako eraginaren berri" ematea du helburua, eta "errekonozimendu, konponketa eta prebentzioari lotutako ondorioak zehaztea", Fernandezen ustez.
Azterlanaren metodologia eta egituraren diseinua hurrengo hiru hilabeteetan zehaztuko da eta ekainean jarriko da abian, aurreikuspenen arabera.
Ikerketa hiru fasetan egingo dute. Lehenengoan sei eta zortzi hilabete bitartean izango dira lanean: tortura kopurua zehazten saiatuko dira; bigarrenak bederatzi eta 12 hilabete bitartean hartuko du eta salaketa horien sinesgarritasuna aztertuko dute, Istanbuleko protokoloko estandarrak kontuan izanda; hirugarren faseak hiru eta bost hilabete bitartean hartuko du eta ondorioak eta gomendioak egingo dituzte orduan, errekonozimendu, ordain eta prebentzio lanetarako.
Francisco Etxeberria forenseak ikerketaren izaera "ofiziala" goraipatu du. Horrek aurretik egin diren beste batzuekin ezberdintasun nabaria suposatzen du, bere ustez, ez baita hain garai luze batean oinarritu.
"Munduko beste parte askotan egin da hau", esan du Etxeberriak. Gainera, "Eusko Jaurlaritzaren legitimitatea" duela aitortu du.
Gainera, Jonan Fernandezek esan duenez, "soilik tortura izan dela susmoa badago, demokraziarekin eta giza eskubideekin konpromisoa duen edozein pertsona edo instituziok ikertu beharko luke eta hori berriz ez gertatzeko neurriak jarri behar dituzte".
Bere ustez, horrelako ikerketek "ez dute sistema demokratikoa ezta indar polizialak ahultzen", alderantziz, "beraien legitimitatea eta konpromisoa indartzen" omen dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa