14:18

Politika

ETAren atentatua

Eibarko saltzailearen hilketa berriro ikertzeko eskatuko du Covitek

Erredakzioa

Kepa Pikabea ETAko kide ohiak atentatua berak egin zuela onartu zion atzo biktima bati, Zaballako espetxean egindako elkarrizketan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Covite EAEko Terrorismoaren Biktimen Elkarteak 1980. urtean Carlos Garcia Eibarko tabako-saltzailea hil zen atentatuaren ikerketa berriro irekitzea eskatuko dio Fiskaltzari, Kepa Pikabea presoak atentatua berak egin zuela aitortu ondoren.

Izan ere, Miguel Angel Madariaga Lope Guardia Zibileko teniente ohiak elkarrizketa eskatu zion Pikabeari, urteak eman baititu ETAren beste atentatu bat argitzeko nahian, ETAko hiru kidek 1979. urtean Andoaingo Guardia Zibilaren aurka egindakoa, alegia. Atentatu horretan polizia bat hil zen eta Madariagak berak zauri larriak izan zituen.

Atentatua argitzeko helburuarekin, Pikabearekin elkarrizketatzea lortu zuen atzo Madariagak. Guardia Zibilaren ustez, Pikabea izan zen Andoaingo atentatua egin zuenetariko bat.

Elkarrizketa Gasteizko Zaballa espetxean egin zuten, eta Madariagarekin batera Consuelo Ordoñez Coviteko presidentea ere bertaratu zen. Presoak onartu egin zuen ‘Adarra’ ETAko taldean egon izana, baina Andoaingo atentatuan ez zuela parte hartu azaldu zion Madariagari. Pikabearen hitzetan, garai horretan Hernaniko enpresa batean lanean ari zen.

Madariagak ez zituen Pikabearen hitzak sinistu, eta gezurretan ibili zela adierazi du. “Atentatu horri buruz berririk ez zeukala esan zidan, lanean ari zelako, baina atentatua goizeko 7:30etan egin zuten, eta ez dut uste ordu horretan lanean arituko zenik”, azaldu du.

Hala ere, Carlos Garcia Eibarreko tabako-saltzailea berak hil zuela onartu zion Pikabeak Madariagari. Atentatu horregatik, epaileak ETAko beste bi kide zigortu zituen bere egunean eta dagoeneko preskribatu egin du.

Atzoko elkarrizketaren grabazioa aintzat hartuta, Fiskaltzari kasua berriro irekitzeko eskatuko dio Covitek.

Urkijoren dimisioa eskatu dute

Bestalde, Covitek Txema Urkijo Jaurlaritzako aholkulariaren dimisioa eskatu du gaur, ETAko presoek biktimei igorritako gutunak ezkutatu dituela egotzita.

Izan ere, Covitek jakinarazi du Kepa Pikabeak eman diola Madariagari gutun horren berri, berak igorri baitzion Urkijori.

Txema Urkijok berak azaldu du Kepa Pikabeak “diskrezioa” eskatu ziola eta garai hartan, 2012an, Nanclares bidearen aurka erabiltzeko arriskua zegoela gorde zuela Pikabearen gutuna.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena