14:01

Politika

Autogobernu lantaldea

Autogobernu lantaldean eskuzabalak izatea eskatu die Erkorekak taldeei

Erredakzioa

PSEk esan du ez dituela jarrera "zatitzaileak" onartuko eta PPk gogor kritikatu ditu jeltzaleen eta sozialisten arteko "liskarrak".

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Legebiltzarrak ostegunean eratuko duen Autogobernua berrikusteko lantaldeko partaideei “eskuzabalak” izateko eta “egoerak eskatzen duen mailari” eusteko eskatu die Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak.

Gobernu bileraren ondorengo agerraldian, lantalde horren helburuei buruz EAJk eta PSE-EEk izan duten ika-mikaren inguruan mintzatu da Erkoreka. Bere egunean lantalde horren oinarriak adostu bazituzten ere, iritzi ezberdinak adierazi dituzte azken asteotan. EAJk erabakitzeko eskubidea defendatzen duen bitartean, PSE-Eeren sutez lantaldearen helburu nagusia autogobernua “ebaluatzea” izan behar da.

Jaurlaritzari lantalde horren helburuak zehaztea ez dagokiola azpimarratu du Erkorekak, Legebiltzarreko batzordea izanik, legebiltzarkideei dagokielako.

Andoni Ortuzar EAJko presidenteak azaldu duenez, "zaila izango da konfiantza minimoa" lortzea PSErekin akordioetara iristeko autogobernuaren lantaldean, buruzagi sozialistaren batek eztabaidari "su ematen" badio eta EAJ iraintzera dedikatzen badira.

Ortuzarrek Twiterreko bere kontuan euskal sozialistei "politika egiteko era bipolarra" aurpegiratu die.

Gai horren inguruan, Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak ohartarazi du bere alderdiak ez dituela jarrera “zatitzaileak” eta “atzerakoiak” onartuko eta Euskal Autonomia Erkidegoaren oinarria “Gernikako Estatutua” dela azpimarratu du.

Lantalde horretatik sozialistek “zer espero duten” ezaguna dela adierazi du Patxi Lopezek. “Ez dugu gizartea banandu egingo duten jarrerekin bat egingo, baina lantaldea ez da oraindik hasi”, gaineratu du.

Borja Semper PPko Legebiltzarreko bozeramaileak jeltzaleen eta sozialisten arteko “errieta” gogor kritikatu du, “Euskadi marka zikindu egiten dutelako”. Alderdi horiei gai hura “tortura politiko batean” ez bihurtzeko eskatu die.

Lantaldea hasi aurretik eztabaida piztu izana egotzi die popularrak jeltzaleei eta sozialistei. “Eztabaida politikoa agerian utzi dute”.

EH Bilduk esan duenez, PSE-EEk eta PPk Eusko Legebiltzarreko Autogobernuaren Lantaldean erabaki beharko dute "gehiengoaren nahia errespetatzeko printzipio demokratikoa" onartzen duten ala ez, ateratzen dena ateratzen dela.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena