13:20

Politika

Autogobernuaren lantaldea

PSEk ezberdinen arteko akordioa eskatu du autogobernuan sakontzeko

Erredakzioa

Txarli Prieto Arabako sozialisten idazkari nagusiaren ustez, Egibarrek "sufritu" egiten du jeltzaleen eta sozialisten arteko akordioekin, "Sortu baino erradikalagoa" delako.

  • Txarli Prieto PSE-EEren Arabako idazkari nagusia.

    Txarli Prieto PSE-EEren Arabako idazkari nagusia. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Txarli Prieto Arabako PSE-EEren idazkari nagusiak adierazi du Joseba Egibar jeltzaleak "sufritu" egiten duela ezberdinen arteko akordioak egiten direnean, "Sortu baino erradikalagoa" delako. Horren harira, autogobernuan sakontzeko lantaldearen "helburua ez bada ezberdinen arteko akordioa lortzea, porrot" egingo duela aurreikusi du.

Blogean argitaratu duen 'post' batean gogora ekarri duenez, EAJk PSE-EErekin adostu zuen lantaldea, autogobernuaren "lorpenak" aztertzeko eta Estatutuaren egungo egoeraz eztabaidatzeko, autogobernua berritzeko oinarriak jartzeko, alegia.

Hilaren 27an eratuko da lantaldea, eta, oraindik osatu gabe badago ere, EAJko batzuek dagoeneko lantaldea osatzeko akordioa "baztertzen" hasiak direla salatu du.

Prietoren arabera, EAJren zati handi bat "adostasunera iristeko irrikaz dago, baita nazionalisten aldarrikapen erradikalenak baztertuta ere, hala nola erabakitzeko eskubidea, autodeterminazioa, independentzia eta abar".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena