Politika
Adolfo Suarez hil da
Erredakzioa
PSE-EEk egin duen moduan, Jaurlaritzak ere Azkunarekin alderatu du Suarez, "adostasunerako zuten gaitasunagatik". Amaiurrek, berriz, trantsizio "iruzurtiaren" irudi izan zela kritikatu du.
Albisteak (3)
Adolfo Suarez Espainiako presidente ohiaren hil-kapera ireki duten egunean, erreakzio kateak eta zentroko buruzagiaren lanaren inguruko balorazioak ez dira oraindik eten.
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak lantalde osoaren doluminak agertu dizkio Suarez familiari, eta presidente ohiak aniztasun politikoarekiko eta Estatuaren nazio aniztasunarekiko "errespetu handia" izan zuela azpimarratu du.
Iñaki Azkuna Bilboko alkatearen hileta-elizkizunera joan aurretik azaldu duenez, alkatea eta Suarez "adostasunerako gaitasunagatik eta sigletatik harago lagunak egiteagatik" nabarmendu ziren.
Sabino Cuadra Amaiur koalizioko diputatua, berriz, "oso kritiko" izan da Adolfo Suarezen figura politikoarekin, trantsizio "iruzurti" baten irudi nagusietakoa izan zelakoan.
"Iruzurtia izan zen zutabe frankistetan, monarkikoetan eta elizkoietan oinarritutako erregimen konstituzionala utzi zigulako", adierazi du Cuadrak.
Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak, Erkorekak esandakoari jarraituz, "elkarrizketarako, adostasunerako eta akordiorako" erreferentzien "umezurtz" dagoela adierazi du, Adolfo Suarezi eta Iñaki Azkunari erreferentzia eginez. "Azkunak eta Suarezek bezala politika hitz larriz egiten duten pertsona gehiago behar ditugu", azpimarratu du.
Azkunaren hileta-elizkizunera joan aurretik azaldu duenez, "erreferente politiko eta sozialak izan dira, alderdien siglen gainetik zerbitzu publiko bikaina eskaini dutenak, eta Bilbo munduan eta Espainia demokrazian kokatu zituzten".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa