Politika
Ekitaldi publikoa
Erredakzioa
Bilboko alkatearen hilotza atzo erraustu zuten Derion, eta gaur bere sorterrira eraman dituzte errautsak.
Albisteak (5)
Informazio gehiago (2)
Iñaki Azkuna Bilboko alkatearen errautsak Durangoko kanposantuan gorde dituzte gaur; familiaren panteoian utzi dituzte, Azkunaren emazte zenaren alboan. Alkateak berak ekitaldi pribatua izatea nahi zuen eta horrela izan da. Senitartekoak baino ez dira egon ekitaldian. Hileta elizkizuna bihar egingo da, 12:00etan, Bilboko Santiago Katedralean.
Alkatearen hilotza atzo erraustu zuten Derion, Begoñako Tanatoriotik (Bolueta auzoan) hilkutxa eraman eta gero. Hilkutxa zeraman autoan zenbait lore-koro ikus zitekeen, besteak beste, Erregeen Etxetik bidalitakoa. 10:00ak aldera Derioko hilerrira heldu zen, eta bertan senide eta gertukoek agur ekitaldi bat egin zuten.
Deriora hurbildu ziren, besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakaria, Juan Jose Ibarretxe eta Jose Antonio Ardanza lehendakariak, Andoni Ortuzar EBBren presidentea, Itxaso Atutxa BBBren presidentea, Juan Maria Atutxa Legebiltzarreko presidente ohia, Ibon Areso alkate berria eta Andoni Aldekoa Azkunaren gertukoa. Hain zuzen, Aldekoa eta Jose Luis Sabas Hirigintza eta Zerbitzuen zinegotzia izan ziren hilkutxa laberaino eraman zutenetako bi, erraustu baino lehen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa