13:05

Politika

Iñaki Azkuna hil da

Bilboko Udalak lau dolu egun deitu ditu

Erredakzioa

Iñaki Azkuna "errepikaezina eta zintzoa" zela nabarmendu du Udalak.

  • Iñaki Azkuna, Iturria parkean. Argazkia: Bilboko Udala

    Iñaki Azkuna, Iturria parkean. Argazkia: Bilboko Udala

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bilboko Udalaren osoko bilkurak lau dolu egun (hilaren 21etik 24ra) deitu, eta ekitaldi publiko guztiak bertan behera utzi ditu gaur, Iñaki Azkuna alkatea hil eta gero.

Ibon Areso lehen alkateordeak hitza hartu du osoko bilkuran, eta Azkuna "errepikaezina, zintzoa, indarkeriaren aurkakoa eta akordio eraikitzailea" zela nabarmendu du.

Alkateordeak "besarkada indartsu bat" helarazi die Alexi, Azkunaren semeari, eta gainerako senideei.

"Zure aita errepikaezina da, eta zurekin partekatzen dugu zure mina eta hain berezia izan den gizon honek utzi digun hutsunea; guretzat ere, ezer ez da berdin izango", esan dio.

Zinegotzien izenean, Aresok eskertu egin ditu herritarrek erakutsitako "maitasun keinuak": "Kaletik, geldiarazi egiten gintuzten, Azkunaren osasun egoeraz galdetzeko eta maitasuna helarazteko".

"Gauza guztien gainetik, Azkuna Bilboren zale sutsua izan da; maite egiten zuen hiria, eta auzo eta bazter guztiak eta horien beharrak ezagutzen zituen", esan du Aresok.

Indarkeriaren aurkako jarrera irmoa izan duela eta "demagogia" ere lagun ez zuela azpimarratu dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena