Politika
Iragarpena
Erredakzioa
Adolfo Suarez Illanak, semeak, eman du horren berri, Madrilen, Cemtro klinikan egindako agerraldian.
Adolfo Suarez Gonzalez Espainiako Gobernuko presidente ohiaren osasun egoera "kritikoa" dela eta datozen 48 orduetan hil daitekeela adierazi du gaur Adolfo Suarez Illanak Madrilen, Cemtro klinikan egindako agerraldian.
Espainiako erregeari eta Mariano Rajoy presidenteari bere aitaren osasun egoeraren berri eman diela gaineratu du Adolfo Suarezen semeak.
Astelehenetik Madrilgo Cemtro klinikan da Suarez. Haren semeak jakitera eman duenez, "gaixotasunak aurrera egin du" eta litekeena da presidente ohia "hurrengo 48 orduetan hiltzea".
Suarezen "amaiera" Jainkoaren "eskuetan" dagoela azpimarratu du Suarez Illanak. Horren esanetan, azkeneko egunak "zoriontsuak" izan dira presidente ohiarentzat.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa