Politika
Diputatuen Kongresua
Erredakzioa
Zaindari pribatuek eskumen gehiago izango dituzte lege horri esker. Eusko Jaurlaritzak egitasmoa "baztertu" du, "horren atzean pribatizazioa zabaltzeko saiakera" dagoela uste duelako.
Kongresuak Segurtasun Pribatuaren Legea onartu du. Horrela, zaindari pribatuek eskumen gehiago eta hainbat funtzio berri izango dituzte, tartean kartzeletako zein etorkinak hartzeko zentroetako kanpoaldean kontrola ezartzea edota "segurtasun publikoari dagokion zerbitzuetan parte hartzea, polizien ekimena osatuz".
Indarrean sartzeko, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzea baino ez da falta.
Senatuan hainbat zuzenketa ezarri zituzten, PPren, CiUren eta, neurri batean, EAJren botoekin. Gainerako taldeek baztertu egin dute, "segurtasuna pribatizatzen duelako, Estatuko polizia indarren kaltetan".
Legearen puntuetako batek eztabaida handia sortu du Parlamentuan: zaindari pribatuek delitu bat egin duten hiritarrak atxilotu ahalko dituzte aurrerantzean.
Eusko Legebiltzarrak baztertu du
Eusko Legebiltzarrak egitasmoa "baztertu" du, "horren atzean sektorea pribatizatzeko saiakera dagoelako".
Ganberak testu bat onartu du EAJ, EH Bildu eta PSE-EEren aldeko botoekin; PPk aurka bozkatu du. UPyDk ekimenaren bi puntu onartu ditu eta hirugarren batean abstentzioa eman du.
Eusko Legebiltzarraren arabera, segurtasun politikak botere publikoen esku izaten jarraitu behar du, eta sektorearen izaera publikoa defendatzeko eskatu diote Jaurlaritzari.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa