10:57

Politika

Elkarrizketa Radio Euskadin

Sortuk ez du baztertzen presoen auzia Estrasburgora eramatea

Erredakzioa

Presoei "askatasuna ukatzen" badiete, "beharrezkoak diren erakunde guztietara" joko dutela aurreratu du Pernando Barrenak.

  • Pernando Barrena Sortuko bozeramailea. EiTB

    Pernando Barrena Sortuko bozeramailea. EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pernando Barrena Sortuko bozeramailearen hitzetan, ETAko eta ezker abertzaleko presoei "askatasuna ukatzea prebarikatzea izango litzateke".

Horren ildotik, hori gertatuko balitz, ezker abertzaleak auzia "azkenera" eramango lukeela ohartarazi du. "Estrasburgoko Auzitegira eta beharrezkoak diren erakunde guztietara eramango genuke", gaineratu du.

"Boulevard" Radio Euskadiko saioan egindako elkarrizketan, barkamena eskatzea espetxe onurak jasotzeko baldintza gisa jartzea "presoak umiliatzeko alferrikako saiakera" dela salatu du Barrenak.

Horren esanetan, presoek abenduan egindako adierazpenean aitortu egin zuten eragindako kaltea, eta, beraz, "orain EAJk, PSE-EEk eta PPk aitortu behar dute euren estrategia politikoek ere biktimak eragin dituztela, eta biktima horiek ere aitorpena eta kalte-ordainak behar dituztela".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena