Politika
Bake-prozesua
Erredakzioa
Bakearen Nobel saridunak esan du ETAren armagabetzea gauzatu ahal izateko "gobernuen eta Estatuko erakundeen lankidetza" beharrezkoa dela. Horrez gain, Arnaldo Otegi aske uzteko eskatu du.
Desmond Tutu, Bakearen Nobel Saria. Artxiboko irudia: EFE
Albisteak (4)
Informazio gehiago (2)
Arnaldo Otegi aske uzteko eskatu du Desmond Tutu Bakearen Nobel saridun eta Lurmutur Hiriko artzapezpiku emerituak. Bestalde, Espainiako espetxeetan dauden ETAko "500" kideak "preso politikotzat" jo ditu Tutuk.
Tuturen esanetan, Otegi "bake prozesuko buruzagia" aske uztea "adiskidetzea" lortzeko "pauso garrantzitsua" izango litzateke. Preso askok "senideengandik ehunka kilometrora" jarraitzen dutela gogorarazi du Nobel saridunak.
Euskadiko "bake prozesuaren aurrerapausoak" goraipatu ditu Tutuk, eta ETA armategiak "zigilatzen" hasi izanak poztu egin zuela esan du.
"Bake iraunkorra"
"Arma guztiak deuseztatzeko ETAren erabakia ausarta eta konfiantza sortzeko neurri garrantzitsua da. Bake iraunkorra lortzeko atea zabaltzen du horrek", adierazi du artzapezpikuak.
Armak erabilerarik gabe uzteko prozesuak "gobernuen eta Estatuko erakundeen lankidetza" behar duela azaldu du Tutuk, eta prozesuan giza eskubideak eta biktimak kontuan hartzeko eskatu du.
"Adiskidetzea gertatzeko baldintzak sortzeko", lanean hasteko eskatu die Tutuk ETAri eta Espainiako Gobernuari. Elkarrizketa ahalbidetzeko testuingurua sortzeko, "aldeek" kontzesioak egin beharko dituzte, gaineratu du.
"Euskal Herriak bake iraunkorra izateko, ETAk eta Espainiako Gobernuak ate hori erabili behar dute. Ez dugu aukera alferrik galtzen utzi behar", adierazi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa