19:12

Politika

Justizia unibertsala

Couso auzia Konstituzionalera eramateko aukera planteatu du Fiskaltzak

Erredakzioa

Auzia artxibatzeari uko egin zion autoa bertan behera uzteko eskatu dio fiskalak Pedraz epaileari, bestela aldeek ez dute Konstituzioaren aurkako galdera planteatzeko aukerarik izango.

  • Jose Couso, Iraken hil zuten kameralaria. Artxiboko irudia: EiTB

    Jose Couso, Iraken hil zuten kameralaria. Artxiboko irudia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Justizia unibertsalaren erreforma aplikatzeari, Couso auzia artxibatzeari, uko egin zion autoa bertan behera uzteko eskatu dio Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Santiago Pedraz epaileari, bestela aldeek ez dute erreforma horren kontra Konstituzioaren aurkako galdera planteatzeko aukerarik izango.

Iragan asteleheneko autoari aurkeztutako helegitean sumarioa amaitzeko eskatu dio Jesus Alonso Auzitegi Nazionaleko teniente fiskalak magistratuari. Era berean, Iraken, 2003an, hildako kameralariaren auzia gai penaletarako aretoaren eskuetan uzteko eskatu dio, areto horrek artxibatzearen inguruan erabakitzeko.

Genevako konbentzioa justizia unibertsalaren erreformaren gainetik zegoela argudiatu zuen Pedrazek auzia ez artxibatzeko. Epaileak "bere eskumenak gainditu" zituela uste du fiskalak. Auzia gai penaletarako aretoaren eskuetan uzten baldin badu, aldeek "Konstituzioaren kontrako galdera aurkezteko bidea izango dute", erantsi du.

Bere garaian justizia unibertsalaren erreformarekin ados ez zegoela azaldu zuen Fiskaltzak, eta Konstituzioaren kontrako galdera planteatzeko aukeraz ohartarazi zion Estatuko fiskal nagusiari. Fiskaltzaren hitzetan, erreformak delituen ikerketa mugatzen du, eta hori "neurri batean" Konstituzioaren aurkakoa da.

Andreu, norabide berean

Justizia unibertsalaren erreforma dela eta, Ruandako genozidioa (1994-2000) eta Irakeko Armadak Ashrafeko errefuxiatu-eremuaren aurka egindako erasoaren auzietan, Konstituzioaren aurkako galdera planteatzeko aukera ote dagoen galdetu die Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epaileak Fiskaltzari eta aldeei.

Konstituzioaren kontrako galdera aurkezteko aukera aztertzeko hamar eguneko epea eman die Andreu epaileak aldeei.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena