16:02

Politika

Eztabaida Katalunian

Mas presidentearen arduragabekeria kritikatu du Cospedalek

Erredakzioa

PPren idazkari nagusiaren ustez, Artur Masek Kataluniaren aldebakarreko independentzia aldarrikapena egitea baztertzen ez duela esanez egin dituen adierazpenak "arduragabeak eta arriskutsuak" dira.

  • Maria Dolores de Cospedal, PPko idazkari nagusia. Argazkia: EiTB

    Maria Dolores de Cospedal, PPko idazkari nagusia. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiak adierazi duenaren arabera, Artur Mas Generalitateko presidenteak Kataluniako independentziari buruz egindako azken adierazpen "arduragabeak eta arriskutsuak" dira.

"Lasaitasun eta segurtasun" mezua eman nahi izan die Cospedalek "espainiar eta kataluniar guztiei" PPk Gaztela-Mantxan egin duen batzarraren amaiera ekitaldian. Horrela, idazkari nagusiak esan duenez, PP agintean dagoen eta Europan alderdi sendo bat den bitartean, "Espainiako batasuna eta osotasuna bermatuta daude".

"Espainiar guztiei esan behar diegu ez dugula onartuko inork kataluniar bati espainiarra izateko eskubidea kentzea", aldarrikatu du.

Cospedalen aburuz, Artur Masek jakin beharko luke agintari batek, beste gauza guztien gainetik, indarrean dagoen legedia bete behar duela, eta "herritarrei ezin zaie Legea ez betetzea posible dela esan", gaineratu du.

El Periódico de Cataluña argitalpenak antolatutako ekitaldi batean, Masek esan du Espainiako Gobernuarekin akordiorik lortzen ez badu ez duela Kataluniaren aldebakarreko independentzia adierazpena egitea baztertzen.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena