13:29

Politika

Espetxe politika

Estatuak 'legea bete' eta presoak hurbil ditzala eskatu du EH Bilduk

Erredakzioa

"Egungo testuinguruan, sakabanaketarekin bukatzea, presoak Euskal Herrira ekartzea eta salbuespenezko espetxe politika etetea beharrezkoa eta oinarrizkoa da", esan dute Matutek eta Ugarteburuk.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Oskar Matute eta Maribi Ugarteburu EH Bilduko legebiltzarkideak Gobernu zentralari "bere legea bete dezan" eta presoak "aitzakia eta baldintzarik gabe eta ordainean ezer eman gabe" hurbil ditzala eskatu dute.

Bilbon egindako prentsaurreko batean koalizioko bi ordezkariek azaldu dutenez, kolektiboak hurbiltzeko egindako eskarien ostean, "eskakizun berriak eginez" Barne ministroaren asmoa da "ETAko presoak bere estrategia politiko berrian bahitu gisa erabili nahi izatea estaltzea".

"Egungo testuinguruan, sakabanaketarekin bukatzea, presoak Euskal Herrira ekartzea eta salbuespenezko espetxe politika etetea beharrezkoa eta oinarrizkoa da", esan dute.

EH Bilduko kideen arabera, "euskal gizartearen gehiengoak babesten du" eta "egoera berria sendotzeko lehenetsi beharreko helburua izan behar du". "Salbuespen egoerek, egoera bereziak proposatzeak, mendeku politikak... Euskal Herrira ekartzea oztopatzen dute", salatu dutenez.

Halaber, positibotzat jo dituzte ETAko presoek eta iheslari ohiek emandako pausoak, "bake prozesuan laguntzeko konpromisoa eta inplikazioa" erakutsi baitute. Era berean, PP eta PSOE kritikatu dituzte: "Egoera berriaren kontra egiten dute, eskubideak urratzen eta ukatzen dituen estrategia batean laguntzen".

Bestalde, Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari "euskal gizartearen gehiengoak, prozesu honetako protagonista eta onuradun nagusiak, eskatzen duenari erantzuteko" eskatu diete, eta "gatazka konpontzeko eta ondorioak gainditzeko prozesua bermatzeko" ere eskatu diete bi gobernuei.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena