14:40

Politika

Adierazpena

Konponbideak ETAko presoen eskubideak defendatzea eskatu die Gobernuei

Erredakzioa

"Siglak atzean utzi nahi ditugun euskal hiritarrak gara, giza eskubideen alde egiteko elkartu garenak", adierazi dute.

  • Eneko Olasagasti Konponbideak Donostia egin duen ekitaldian. Argazkia: EiTB

    Eneko Olasagasti Konponbideak Donostia egin duen ekitaldian. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alderdi, erakunde, ideologia eta pentsamolde desberdinetako hainbat lagunek osatzen duten Konponbidea ekimenak San Telmoko adierazpena irakurri dute larunbat honetan, Donostian. Testu horretan, ETAko presoen giza eskubideak defendatzea eskatu die Espainiako eta Frantziako Gobernuei.

Ekimenaren partaide dira, besteak beste, Maialen Lujanbio bertsoalria, Toti Martinez de Lezea idazlaria, eta Angeles Iztueta, Javier Madrazo eta Joseba Azkarraga sailburu ohiak, Izaskun Moyua eta Miguel Castells. Euskadin "behin betiko bakea" lortzeko eman beharreko "gutxieneko batzuk" bildu dituztela adierazi du Konponbideak.

Testua Teresa Todak irakurri du frantsesez, Eneko Olasagastik euskaraz eta Joseba Azkarragak gaztelaniaz. "Siglak atzean utzi nahi ditugun euskal hiritarrak gara, giza eskubideen alde egiteko elkartu garenak", adierazi dute.

Sakabanaketa amaitzea, "gaixo dauden presoak" aske gelditzea eta "bizitza osorako zigorrak baimentzen dituen lege salbuespena gaitasungabetzea" eskatu du Konponbideak.

Horrez gain, Gobernuek pausorik eman ez dutela salatu du, eta giza eskubideengatik legezkoa izateaz gain, beharrezkoa dela esan du ekimenak.

Apirilaren 12rako topaketa batzuk antolatu dituzte, Herritar topaketak izenpean, eta " borondate berdina duten hiritar guztiak" gonbidatu dituzte bertara.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena