17:01

Politika

Iñigo Cabacasen heriotza

Cabacas sendiak NBEra eraman du auzia

Erredakzioa

Hain zuzen ere, auzia NBEk polizia jardun irregularrak ikertzeko duen behatzaileak aztertzea nahi du.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Cabacasen gurasoen abokatuak, Jone Goirizelaiak, auzia NBEk polizia jardun irregularrak ikertzeko duen behatzailearenera eraman duela iragarri du,

"Garrantzitsua iruditzen zaigu, NBEren behatzaileak aholkuak ematen dizkielako estatuei, jardun [ez zuzenak] zuzentzeko", azaldu du, prentsaurrekoan.

Iñigo Cabacas 2012. urteko apirilean hil zen, ospitalean, Ertzaintzak pilotakada bat eman eta lau egunera. Lau ertzain eta ertzainburu bat inputatuta daude auzi honetan.

Bilbon egindako agerraldi batean, familiak instrukzioa azkarragoa izatea nahi duela esan du Goirizelaiak. Dena dela, epailea ikerketa "sakona" egiten ari dela, eta ez dela "motela" izaten ari txalotu du.

Abokatuak inputatutako lau ertzainen kolaborazioa eskertu du, aldeen galdera guztiei erantzun dietelako, behartuta ez badaude ere.

Nolanahi ere, gogor kritikatu du fiskalaren lana, "pasiboa" izaten ari dela argudiatuta. Are gehiago, hainbat deklaraziotara ez dela joan zehaztu du.

"Cabacasen ordez, hildakoa beste bat izan balitz, Fiskaltza aktiboagoa izango zen", iritzi dio.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena