Politika
Akordioa
Erredakzioa
Erabakitzeko eskubidearen alde egitea eta Europar Batasunaren eredu "guztiz antidemokratikoa" salatzea dira Europako hauteskundeetarako hautagaitzaren ardatzak.
Albisteak (3)
EH Bildu koalizioak eta Bloque Nacionalista Galego (BNG) alderdiak akordioa sinatu dute Bilbon, maiatzaren 25eko Europako hauteskundeetara batera joateko. Bi alderdien hautagaitzaren helburu nagusia "herrien ahotsa" Europako Parlamentura eramatea da.
Sortuk Bilbon duen egoitzan egindako bileran, EH Bildu osatzen duten lau alderdietako kideak izan dira: Hasier Arraiz (Sortu), Pello Urizar (EA), Rebeka Ubera (Aralar) eta Oskar Matute (Alternatiba). BNGren izenean, berriz, Bieito Lobeira antolakuntza idazkaria eta Rosana Perez Kongresuko diputatua izan dira.
Alderdietako ordezkariek akordioa irakurri dute, baina Bruselan diputatu bakarra lortuz gero egoera nola konponduko duten zehaztu gabe.
Urizarrek eta Bieitok irakurritako dokumentuaren arabera, bi alderdien hautagaitzaren ardatz politikoak herrien erabakitzeko eskubidea eta Europar Batasuneko ereduaren salaketa dira. "Eredu guztiz antidemokratikoa da, ez baititu nazioen ahotsak kontuan izaten eta erabakiak herritarrek hautatu ez dituzten organoek hartzen dituztelako. Horien bidez, eskubide sozialak, lan eskubideak, herritarrenak eta eskubide politikoak nabarmen murrizten dituzten estrategia politikoak aplikatzen dituzte".
Iruzkinak
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa