Politika
Espetxe-politika
Erredakzioa
16 presoren eskariak bideratzeko lehenengo txandaren baitan kokatzen dira lehen bost idatziak.
Espetxe Zuzendaritzak EPPK-ko bost presoren eskariak jaso ditu jada, aske uztea edo Arabako Zaballa kartzelara gerturatzea eskatuz, Europa Press agentziaren informazioaren arabera.
Lehen bost idatzi hauek 16 presoren eskariak bideratzeko lehenengo txandaren baitan kokatzen dira; izan ere, sei txandatan egingo dira eskaerak, martxoa eta ekaina bitartean.
LEHENENGO TXANDA
- Lehenengo txanda gaixotasun larriak dituzten presoek eta 70 urte baino gehiagokoek osatzen dute. Euskal Herrira eramateaz gain, aske uztea ere eskatuko dute. Guztira 16 preso dira.
BIGARREN TXANDA
- Bigarren txanda espetxean 20 urte baino gehiago daramatzaten presoek eta EPPKren bozeramaileek osatzen dute. Zaballara eramateko eskaerak apirilaren hasieran egingo dituzte. Guztira 80 bat preso dira.
HIRUGARREN TXANDA
- Hirugarren txanda kartzelan 15 urte baino gehiago daramatzaten presoek osatzen dute. Apirilaren bigarren hamabostaldian egingo dituzte eskaerak. Guztira 74 preso dira.
LAUGARREN TXANDA
- Laugarren txanda espetxean 10 eta 15 urte bitartean daramatzaten presoek osatzen dute. Maiatzaren hasieran egingo dituzte eskaerak. Guztira 170 preso dira egoera horretan daudenak.
BOSGARREN TXANDA
- Bosgarren txanda kartzelan bost eta hamar urte bitartean daramatzaten presoek osatzen dute. Maiatzaren bukaeran egingo dituzte eskaerak. Guztira 100 bat preso dira.
SEIGARREN TXANDA
- Azken txanda espetxean bost urte baino gutxiago daramatzaten presoek osatzen dute. Ekainean egingo dituzte eskaerak. Guztira 70 bat preso dira.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa