19:19

Politika

Legebiltzarra

Kaltea aitortzea eskatu diete presoei alderdi guztiek, EH Bilduk salbu

Erredakzioa

Hala ere, Legebiltzarrak ez du onartu gaiaren inguruko testu bateraturik, espetxe politikaren eta ETAri zein Gobernuari egin beharreko eskarien inguruko desadostasunengatik.

1:03
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Legebiltzarreko alderdi guztiek, EH Bilduk salbu, egindako kaltea aitortzea eta ETAtik bereiztea eskatu diete presoei, espetxe legediak jasotzen dituen neurriekin bat egiteko.

Hala ere, Legebiltzarrak ez du onartu gaiaren inguruko testu bateraturik, espetxe politikaren eta ETAri zein Gobernuari egin beharreko eskarien inguruko desadostasunengatik. Hala, ez dute aurrera egin UPyDk aurkeztutako legez besteko proposamena, ezta EH Bilduk eta PPk aurkeztutako osoko zuzenketarik ere.

Gorka Maneriok (UPyD) eta Nerea Llanosek (PP) berretsi egin dute presoek legeak ezarritako baldintza guztiak bete behar dituztela.

Iñigo Iturratek (EAJ) aitortu egin du presoek birgizarteratzeko duten eskubidea, baina azpimarratu egin du ETAtik berezi eta egindako kaltea onartu behar dutela.

Julen Arzuagaren (EH Bildu) hitzetan, bestalde, eskatutako baldintzek ez dute bat egiten ohiko espetxe politikarekin eta, "aro berri" honen aurrean erantzukizun politikoa eskatu du.

Rodolfo Ares PSE-EEko legebiltzarkidea ezker abertzaleari zuzendu zaio, eta "mesedegarri" izatea eskatu dio, presoei betekizunekin bat egitera "animatzeko".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena