13:21

Politika

Kartzela politika

Arraiz: 'Urkulluk ez du borondaterik konponbidean aurrera egiteko'

Erredakzioa

Sortuko presidenteak "oso larritzat" jo ditu Urkulluren atzoko hitzak, eta lehendakariak "behar ez den tokian" presioa jarri duela adierazi du,

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hasier Arraiz EH Bilduko legebiltzarkide eta Sortuko presidenteak "lotsagarritzat" jo ditu atzo Iñigo Urkullu lehendakariak ETAko presoen inguruan egindako adierazpenak. Arraizen ustez, Urkulluk Espainiako Gobernuaren "jarrera immobilista" babestu zuen.

Atzo, Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketan, Urkulluk esan zuen ETAko presoek egindako "min bidegabea" aitortu behar dutela eta iragarritako eskaera maiatzean egingo diren Europako hauteskundeekin lotuta ez egotea espero zuela.

EH Bilduren izenean, Arraizek "oso larritzat" jo ditu Urkulluren hitzak, eta lehendakariak "behar ez den tokian" presioa jarri duela adierazi du, "mugitzeko borondaterik ez duen Espainiako Gobernuaren ondoan kokatzeko".

Presoekiko eta euren senideekiko "sentiberatasun eskasa" izatea leporatu dio Hasier Arraizek lehendakariari. Izan ere, Urkulluri "gatazkaren konponbidean" aurrera egiteko "borondaterik" ez erakustea egotzi dio.

"Bakea Urkulluk bere buruari jarri nahi dizkion dominak baino askoz gauza gehiago da", esan du EH Bilduko ordezkariak. Bake prozesuan "erantzukizunez" jokatzeko ere eskatu dio lehendakariari.

Arraizek salatu duenez, Urkulluk ez du kontuan hartu gaixorik dauden presoen eta 70 urtetik gorako presoen eskubideak "etengabe" urratzen ari direla.

"Eskubideen urraketa horren aurrean sentiberatasun gutxi erakutsi du, eta ez du kontuan izan presoen eta euren senideen sufrimendua", gaineratu du; izan ere, presoei egindako kaltea onartzeko eskatu zienean "erabili zituen adjektiboekin", prozesuan aurrerapauso gehiago ematea "oztopatzen" ari da Urkullu, Sortuko presidentearen arabera.


Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena