Politika
Osoko bilkura
Erredakzioa
PSE-EEk, EAJk eta EH Bilduk testu bat adostu dute gaur, eta eztabaidan UPyDren babesa ere lortu dute.
Justizia unibertsalaren esparrua mugatzeko erreformaren aurka agertu da gaur Eusko Legebiltzarra, eta erreforma horren "arrazoi politikoak" salatu ditu. "Nazioarteko krimen larri asko zigorrik gabe utziko ditu erreforma horrek", adierazi du Gasteizeko Parlamentuak.
PSE-EEk, EAJk eta EH Bilduk testu bat adostu dute gaur, eta eztabaidan UPyDren babesa ere lortu dute. Hortaz, PPko legebiltzarkideak bakarrik geratu dira Rajoyren Gobernuaren erreforma babesten.
PPk atzo bertan onartu zuen Senatuan justizia unibertsala murrizteko erreforma, Kongresuak otsailaren 27an onartu ondoren, PPko ordezkarien botoekin. Ondorioz, Auzitegi Nazionalak abiatutako hainbat auzi bertan behera geratuko dira, tartean Jose Couso argazkilariaren hilketa eta Tibet, Guatemala eta Ruandako genozidioak ikertzeko auzibideak.
Gaur, Eusko Legebiltzarrak adierazi du "onartezina litzatekeela justizia unibertsalaren printzipioari "uko egitea", giza eskubide unibertsalak defendatzeko "urrats nabarmena izan delako". Horrez gain, PPri erreforma horren inguruko "eztabaida politikoa" debekatzea egotzi diote Legebiltzarreko taldeek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa