Politika
Kartzela politika
Erredakzioa
Itxaso Atutxa EAJren Bizkaiko presidentearen ustez, "formulario bateratuek oztopatu edo moteldu" egin dezakete gerturatzeko edo askatzeko prozesua.
Itxaso Atutxa EAJren Bizkai Buru Batzarraren presidentea. Argazkia: EiTB
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Itxaso Atutxa EAJren Bizkai Buru Batzarraren presidenteak ohartarazi duenez, presoek Euskal Herrira gerturatzeko edo libre geratzeko egindako eskariak "oztopo" izan daitezke, eta gerturatzeko edo askatzeko prozesua "motel" lezakete, "formulario bateratuak" direlako. Gainera, buruzagi jeltzaleak espero du presoen iragarpenak hauteskundeekin zerikusirik ez izatea, ezker abertzaleak "iraganean erabilitako trikimailu itsusia" delako, eta "lekuz kanpo" egongo litzatekeelako.
Radio 5 irrati-katean egindako elkarrizketa batean, presoen eskarien formularioak berdinak direla esan du Atutxak, eta horrek arazoak eragin ditzakeela ohartarazi du.
Hala ere, BBBko buruak goraipatu egin du presoek onura indibidualak lortzeko bidea hartu izana, "aurrerapauso handia" dela iritzita.
Atutxak, baina, ez du ulertzen orain "formulario bateratuak" egitea, hori "oztopoa izan daitekeelako eta Espainiako Gobernuari prozesua mantsotzeko aukera" emango diolako.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa