11:09

Politika

Domina 10. urteurrenean

M11ko biktimen elkarteak bat eginda kondekorazio-ekitaldian

Erredakzioa

Pilar Manjon Terrorismoko biktimen M11 Elkarteko presidentea; Angeles Pedraza AVTren presidentea eta Eloy Moran M11ko Biktimak Laguntzeko Elkarteko presidenteordea ekitaldian izan dira.

  • Errege Antzokian izan da biktimak omentzeko ekitaldia. Argazkia: EiTB

    Errege Antzokian izan da biktimak omentzeko ekitaldia. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

M11ko atentatuen hamargarren urteurreneko lehenengo ekitaldi ofizialean, atentatuko biktimen elkarte guztietako kideak izan dira, hainbatetan bananduta egon eta gero, eta Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak gidatu du. Fernandezek adierazi duenez, hamar urte geroago, Espainia "ez da saminera ohitu".

"Denok gindoazen lau tren horietan", esan du ministroak Madrilgo Errege Antzokian egindako omenaldian, non atentatuen 365 biktima omendu dituzten. "Denok, baina erakundeok bereziki, biktimak oroitzeko beharra daukagu".

Ekitaldian, ministroak uneoro izan ditu lagun Pilar Manjon Terrorismoko biktimen M11 Elkarteko presidentea; Angeles Pedraza AVTren presidentea eta Eloy Moran M11ko Biktimak Laguntzeko Elkarteko presidenteordea.

Ekintza terroristetan hil, zauritu edo bahitutakoak ohoratzen dituzten sari horiek Gobernu Presidentziak ematen ditu. Fernández Díaz ministroak banatuko ditu, Gobernuaren izenean, Errege Antzokian.

191 pertsona hil eta 2.000 inguru zauritu ziren atentatuaren, Espainiak inoiz jasandako odoltsuena, hamargarren urteurreneko lehenengo ekitaldi instituzionala izan da.

Ministroa ez ezik, ekitaldian Francisco Martinez Segurtasun Estatu-idazkaria, Luis Aguilera Barne Ministerioko idazkariordea eta Sonia Ramos Terrorismoaren Biktimen Babeseko zuzendari nagusia ere izan dira.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena