Politika
EAE-KO PP-REN BILTZARRA
Erredakzioa
Horrez gain, Iñaki Oyarzabalek esan du "Euskadiko PPren bi oinarriak" Arantza Quiroga eta Alfonso Alonso direla, eta biek "norabide berean batera egitea" erabaki dutela.
Iñaki Oyarzabal. EFE
"Gauzak ez dira ondo egin". Hala adierazi du Iñaki Oyarzabalek Euskadiko PPren idazkari nagusi berria aukeratzeko prozesuaz galdetuta.
Nolanahi ere, atzo PPko zuzendaritzak hartutako erabakia babestu egiten duela eta "soinetik labanarik" kendu behar ez duela nabarmendu du, Cope irratian egindako elkarrizketa batean.
Oyarzabalen hitzetan, "Euskadiko PPn bi oinarri daude, Arantza Quiroga eta Alfonso Alonso, eta biek norabide berean batera egitea erabaki dute".
Bestalde, PPk hausnarketa-prozesu bati ekin behar diola esan du, "euskal abertzaletasunari aurre egingo dion benetako alternatiba eraikitzeko".
Bere etorkizunaz galdetuta, Oyarzabalek adierazi du "betiko grinarekin" eta "bere alderdikideek nahi duten tokian" jarraituko duela lanean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa