Politika
Krisia PP-n
Erredakzioa
PPko idazkari nagusiak egunotan Arantza Quirogarekin eta Alfonso Alonsorekin "asko" hitz egin dutela aitortu du.
Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiaren esanetan, Arantza Quiroga EAEko PPko presidenteak "konfiantzako pertsona bat" izan behar du idazkari nagusi gisa, "logikoa denez". Dena dela, pertsona hori hautatzeko "adostasuna" behar dela gaineratu du.
Cospedalek Dublinen egin ditu adierazpenok, Europako Alderdi Popularraren batzordera heltzean.
PPko idazkari nagusiak ukatu egin du Quirogak dimititzeko mehatxua egin duela.
Gainera, egunotan Quirogarekin berarekin eta Alfonso Alonso PPk Kongresuan duen bozeramaile eta Arabako PPko presidentearekin "asko eta askotan" hitz egiten ari direla aitortu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa