Politika
Lurralde Batzordea
Erredakzioa
Hala ere, “Ferrazen Exekutibak” dagoeneko “erabakia” hartu duela eta atzo bidalitako agiria “oso argia” izan zela azpimarratu du. “Hau da dagoena”, esan du.
Albisteak (3)
Bideoak (3)
audioak (1)
Informazio gehiago (1)
PSNk Lurralde Batzordea egingo du gaur arratsaldean eta bertan “aukera guztiak zabalik” daudela adierazi du Pedro Rascon Nafarroako Parlamentuko bozeramaileak. Hala ere, “Ferrazen Exekutibak” dagoeneko “erabakia” hartu duela eta atzo bidalitako agiria “oso argia” izan zela azpimarratu du. “Hau da dagoena”, esan du.
Arratsaldeko 18:00etan egingo dute Lurralde Batzordea eta bertan “hartu beharreko erabakiak” hartuko dituztela adierazi du Pedro Rasconek. “Ikusiko dugu zer gertatzen den”, gaineratu du.
PSOEren erabakia ezagutu ondoren, “esateko ezer gutxi” daukala esan du Rasconek. Egoera zein den “denek” dakitela gaineratu du eta, “prozesu guzti hau amaitzen denean galdetzen badidate, orduan hitz egingo dut”.
Aurreikusita zegoen bezala, Lurralde Batzordea arratsaldean egingo dute. Bertan, PSNren proposamena bozkatuko dute. “Hala ere, Ferrazek bere erabakia hartu du, bidalitako agiria oso argia da eta hau da dagoena. Aukera guztiak zabalik daude”, berretsi du.
“Irmotasunez lan bat egin dugu eta orain ematen du lan guzti hori bertan behera geratuko dela”, zehaztu du.
Parlamentuan jarraitzeko asmorik duen galdetu diote kazetariek eta “bakoitzak bere erabakiak” hartu beharko dituela nabarmendu du. “Ez da erabakiak hartzeko une aproposa, Lurralde Batzordeak zer esaten duen ikusi behar dugu eta orduan, norberak bere erabakiak hartu beharko ditu”.
Erreakzioak
Carlos Garcia Adanero UPNko bozeramailearen iritziz, albiste “ona” litzateke PSNk zentsura mozioa ez aurkeztea. “Herritar guztientzat ona litzateke, guk Nafarroan gobernatzen jarraitu ahal izango dugulako, herritarren onerako erabakiak hartzen”.
“Gure ustez, zentsua mozio bat aurkeztea herritarren kalterako ekimena izango litzateke eta, azkenean, aurkezten ez badute albiste ona izango da. Gainera, errealitatetik kanpo dagoen ikerketa batzordean oinarritutako zentsura mozioa izan behar zen”, adierazi du.
Ana Beltran Nafarroako PPko presidenteordeak PSOEri eta Alfredo Perez Rubalcabari erakutsitako “zuhurtzia” eskertu die. “Ferrazek eta Rubalcaba jaunak erakutsitako zuhurtzia eskertu behar dugu”, esan die kazetariei.
EH Bilduko ordezkariek, bestalde, PSOEk Nafarroako herritarrei "bizkarra eman diola" salatu du. "Ez bakarrik Nafarroako gizarteari, baita Parlamentuko gehiengoari ere".
Mozioa ez aurkezteko erabakia Nafarroatik kanpoko interesen onerako hartu dutela kriikatu du koalizioak. "PSOEren interesei erantzuten die", gaineratu du.
Patxi Zabaleta Aralar-NaBaiko bozeramailearen ustez, PSOEk PSNri Yolanda Barcina Foru Gobernuko presidentearen aurka zentsura mozioa aurkeztea galarazi izana "zentralismoaren ostikada bat" izan da, "ez bakarrik Nafarroako herritarren" aurkakoa, baizik eta PSNko kideen kontrakoa ere bai.
"Egun on Euskadi" ETB-1eko saioan egindako elkarrizketa batean, 2007. urtean bezala, Madrilek "ateak itxi" egin dituela salatu du Zabaletak
Manu Aierdi Geroa Baiko bozeramaileak bere "tristura eta harridura" adierazi ditu, PSOEk PSNri jarritako betoaren aurrean. Azken egunetako bileraren ondoren, "desengainu handia" izan dela azpimarratu du Aierdik.
Izquierda-Ezkerrako bozeramaileak, bestalde, PSOEren erabakia “ez onartzeko” eskatu dio PSNri. “Ezin dute Ferrazetik jasotako agindua onartu, PSNk Nafarroaren onerako lan egin behar du”.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa