Politika
Estatus politiko berria
Erredakzioa
Lehendakariak azpimarratu duenez, "Euskadin transformazio berri bat egiteko aukera baten aurrean gaude".
Bideoak (2)
Euskadi 2020 proiektua garatzeko "tinko mugitzeko" eskatu du asteazken honetan Iñigo Urkullu lehendakariak. Proiektu horren erronkak krisi ekonomikoaren amaieraren ondorengo aurre egitea eta 2020rako herritarrek berretsitako estatus politiko berria izatea dira.
Deustu Forumak antolatutako hitzaldi batean parte hartu du lehendakariak, eta Jose Antonio Agirre lehendakaria parafraseatu du; izan ere, hark azterketen aurrean ikaskidea animatzeko erabiltzen zuen esaldia erabili du. Urkulluren esanetan, izpiritu hori dago Euskadi 2020 proiektuaren atzean.
"Tinko mugitzea da da gure herrialdeak behar duena. Hori da gaur aurkezten dudan hitzaldi honen izpiritua: Euskadi 2020 proiektua giza garapena eta hazkunde iraunkorra lortzeko.
"Euskadik aldaketa sakona bizi du une honetan. Ez da gure historiaren edozein une, aldatzeko aukeraren aurrean gaude", azaldu du Urkulluk. Horren esanetan, "Aitaren etxeak" ez ditu erreforma partzialak behar: "Etorkizuneko proiektu berri bat egiteko garaia da, lokala eta globala izango dena. Lokala, barrutik egina dagoelako eta gure herriaren sustraietan eta identitatean oinarritzen delako, eta globala mundua aldatu delako eta unibertsaltasuna gure eszenatokia delako.
"Euskadi aldatzen ari da eta bakean bizitzeko aukera izango duen belaunaldi bateko kide gara", nabarmendu du. Gaineratu duenez, Euskadiren transformazioa lortzeko aukera berri baten aurrean gaude, eta susperraldi ekonomikoa eta bakea eta elkarbizitza binomioa lortzeaz mintzatu da.
Azaldu duenez, Euskadi 2020 proiektua "nazio gisa erronka bat da Europaren baitan". 2020rako giza garapenaren indizeari dagokionez munduko lehen postuetan egotea du helburu Euskadik, eta baita bakea eta elkarbizitza egonkortzea eta herriak berretsitako adostutako estatus politiko berria izatea ere.
Euskadi 2020 proiektuaren ildo nagusiak
Urkulluk aurkeztutako Euskadi 2020 proiektuak hiru ildo nagusi ditu: hazkunde iraunkorra, giza garapena eta Bake eta Bizikidetza Plana.
Hazkunde iraunkorra Euskadiren motor ekonomikoa dela adierazi du lehendakariak. "Urtarrilaren 28an enplegua sustatzeko eta susperraldi ekonomikoa sustatzeko plana onartu genuen, eta horren baitan 6.475 milioi euroko inbertsioa egingo dugu hiru urtean. Programa horren barruan dago enplegu plana ere, 2016ra bitartean 32.000 lanpostu sortzea aurreikusten duena, eta horretan 775 milioi euro inbertituko dira. Halaber, inbertsioa, industria, berrikuntza eta nazioartekotzea batzen dituen estrategia ere plan horren baitan dago, eta 5.700 milioi euro erabiliko dira".
Bestalde, Finantzen Euskal Institutuak enpresa ertainen laguntzeko 50 milioi euroko diru-laguntza xedapena egin duela nabarmendu du.
"Giza garapena da Euskadiren giza motorra, eta 6 plan daude horren baitan: dagoeneko onartuta dagoen Osasun egitasmoa; Ertzaintza herritarrei gerturatzea lortzeko Segurtasun Publikoari buruzko plana; Lanbide Heziketako eta Unibertsitate plan berria; Euskararen agenda estrategiko berria; iaz onartutako Seigarren Berdintasun Legea, eta legegintzaldi honetan onartzea espero dugun Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa".
Hirugarren eta azken ildoa Bake eta Bizikidetza Plana da. Arlo horretan, Euskadi pauso "sendoz" aurrera egiten ari dela adierazi du Urkulluk. "Azaroaren 26an onartu genuen 18 ekimen zituen egitasmoa: ETAren desarme ordenatu, osoa eta egiaztatua lortzea; eragindako minaren aitortzea; kartzela politikak eskaintzen dituen konponbide legalak aplikatzea; biktima guztien aitortza lortzea, eta elkarbizitza normalizatua lortzea.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa