Politika
Artikulua 'Financial Times'en
I.G. / EITB.COM
Jonathan Powell Tony Blairren kabineteko buru ohiak iritzi-artikulu bat argitaratu du Financial Times egunkarian izenburu honekin: "ETAk Espainiaren laguntza behar du, bere armagabetzea burutzeko".
Albisteak (4)
Informazio gehiago (1)
Jonathan Powell Tony Blairren kabineteko buru ohiak esan du ez dagoela munduan aldebakarreko armagabetze eskaintza bati "ezetz" erantzun dion Gobernurik. Azpimarratu duenez, ETA bere kabuz "desagertzea eta desegitea" nahi du Rajoyren Gobernuak.
Financial Times ospe handiko finantza egunkarian gaur leku bat egin du Euskal Herriko gatazkak, Jonathan Powell Blairren kabineteko buru ohiak, berriki Euskal Herrian izan denak, kaleratutako iritzi artikuluaren bidez. Gobernuen inplikazioa eskatu du Powellek ETAk armagabetzea gauzatu dezan.
"ETAk Espainiaren laguntza behar du, bere armagabetzea burutzeko". Horixe da Jonathan Powellek Financial Times egunkarian argitaratu duen iritzi artikuluaren titularra. Gogorra da, Powellen iritziz, armagabetzea estatu baten elkarlanik barik. Munduan ez dago talde terrorista baten armak uzteko eskaintzari ezezkoarekin erantzun dion Gobernurik, nabarmendu Powellek bertan.
Nazioarteko Egiaztatze Batzordeko kideak Auzitegi Nazionalera deitu izanak argi erakusten du, horren hitzetan, gatazkak hor jarraitzen duela.
Artikuluan Powellek goraipatu egin du ETAk, IRAk ez bezala, indargabetutako armak filmatzen uztea. Ipar Irlandako negoziazioetan Britainiarren taldeko buru izan zen Powell, 1997tik 2007ra, eta, horren hitzetan, Londresek eta Dublinek 1998an legez arautu behar izan zituzten behatzaileak, IRAren armagabetzearen lekuko izateko.
Harritzekoa da, Powellen aburuz, Espainia eta Frantziako Gobernuen jarrera, "ezezkoaren jarrera", eta, horren aurrean, Europar Batasunari dei egin dio Powellek, bera legokeelako jarrerarik onenean Gobernuei gatazka armatuarekin amaitzen laguntzeko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa