Politika
Euskal gatazkaren konponbidea
Erredakzioa
Urizarrek Bermeon egin duten Itsas Gudari Egunean parte hartu du. EAko idazkari nagusiaren esanetan, euskal gizartearen gehiengoa "gatazka gainditzeko pausoak emateko prest dago".
Pello Urizar EAko idazkari nagusia. Argazkia: EiTB
Pello Urizar EAko idazkari nagusiak eta EH Bildu koalizioko legebiltzarkideak nazioarteko eragile eta erakundeek euskal gatazkarekin amaitzeko prozesuan duten konpromisoa goraipatu du; izan ere, "gizarteak konpromiso hori duela ulertzen dute". Hala ere, "inoiz ikusi ez duten zerbaitekin topo egin dute: irtenbide baino arazo bihurtzen ari diren bi estatu".
Urizarrek Bermeon egin duten Itsas Gudari Egunean parte hartu du. EAko idazkari nagusiaren esanetan, euskal gizartearen gehiengoa "gatazka gainditzeko pausoak emateko prest dago".
Kolonbiako prozesuan ere bertako Gobernua "irtenbidearen parte da", esan du Urizarrek, eta aurrera egiteko pausoetan parte hartzen ari da, baina "hemen aurkakoa da".
"Nazioarteko eragileak argi genuen zerbait esaten ari dira: irtenbidearen giltza ezin zaie Espainiako eta Frantziako Gobernuei utzi. Aldebarkatasunaren alde lanean jarraitu behar dugu, eta herri honek bakea lortu nahi duela erakutsi", adierazi du.
Horrela, "kontraesanak" alde batera uzteko eta Espainiako eta Frantziako Gobernuak "mugitzeko" lanean jarraituko dutela esan du Urizarrek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa